Arrasate (Gipuzkoa)

Gerran ihesi

Gerran ihesi <p>Bera umea zenean, ganaduak eta soroak bazituzten Garaikoan; orain, ordea, pinua sartuta dago denean. Gerra denboran ihes egin zuten Arrazolara, ganadu eta guzti; handik Lezamara joan ziren eta gero Zamudiora.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera umea zenean, ganaduak eta soroak bazituzten Garaikoan; orain, ordea, pinua sartuta dago denean. Gerra denboran ihes egin zuten Arrazolara, ganadu eta guzti; handik Lezamara joan ziren eta gero Zamudiora.

Transkripzioa

-Garai hartan ganaurik-eta bazeukazuen?
-Bai! bagauken. Ez holako..., holakuek ez, ez, baiñe euzenak. Ganaua baaukun, beti eukitten gittun ganauak.
-Eta garixa ta...
-Baitta, artue ta garixa-ta be bai. Oin harek danak piñu sartute daz.
-Beste leku askotan modura.
-Bai, gurien be danak piñu sartute daz. Da bueno, etxioi goikuoi libre dau baiñe. Bastante kuriosotute dauku, diru asko gastau dou. Eta soziedadie dau behien.
-Orduan umetan ittaurren ibilittakua izango za.
-Ittaurren? Bai, ondo. Hari preguntaixok! Horrek esaten dau sekule iñok ez dutsala emon holako zartateko aittak emun utsen modukoik. Ittaurren (...).
-[...].
-Gerra denporan be gorrixek ikusi gittun guk, ene!
-Osea ke frenta egon zan bertan?
-Egongo ez zuan ba? Handik Zamudio, bakizu nun dauen Zamudio?
-Bizkai partian, ezta?
-En Lezama. Ez dakitzu entzunde? Lezamatik hurrengoko herrixe. Hantxe geldittu giñen gu. Lelengo joan giñen Arrazolara. Arrazolan egongo giñen bastante denporan.
-Zer egin ziñuen, iges?
-Iges ez. Burdixagaz-da ganauekin-da danakin joan gintzen.
-Iges ez, hanka.
-Hanka edo. Eta baserri baten euki gittun behixek, geu egon gintzen, aiuntamentuek emun oskun etxie Arrazolan; eta guk ez gaukun mutillik eta, aitte bai, baiñe mutillik eta ez gauken iñor etxien. Mutil bi hemen geldittu zien, beste mutil bat, beste anai bat soldau euen, nun jaonan? Huescan? Bai, Huescan, eta orduantxe gerrie urten euenien gari ebaten harrapau euen, eta ene!, gerrie urten euela ta, berak joan ein bihe dauela. Da joan ein zan, joan ein zan da hantxe egon zan. Da gero sarjentotzaraiño aillegau zan anaie. Baiñe billurgarrixe. Gero Arrazolatik joan giñen Lezama. Han emon oskun etxe bat, eta Lezamatik joan giñen Zamudio. Hori dau Derioko kanposantun pare-parien. Da oin aeroporture noizbaitten joan nazenien ero ikusteko gogue neukan aber zelan dauen, eta nik ez dotsat /etxotsat/ hartu lengo itxurian arrastoik pe ez. Diferentie topau neuen gauzie.
-Zenbat urte dia?
-Eneee! Hirurogeta hamar...
-Eta zuk uste dozu Mondrauetik kanpo pasau baziñuzen hainbeste urte ezautuko zeuela Mondraue bueltan?
-Ezta, ez, ez. Ni Mondrauei enutsen eretxi diferentzie baiñe hari neuk esan nutsen (...), aber aillegetan garen, ba nik hoixe ikusteko gogue daukat, gerra-denporan egon giñen lekue ta. Han etxauan ezta ni rastro!, ezebe ez geuen ikusi.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia