Arrasate (Gipuzkoa)

Gerran ihesaldi luzea eta gogorra

Gerran ihesaldi luzea eta gogorra Gerra garaian ihesean ibili ziren. Zamudiotik Larrabetzura, handik Apatara eta azkenean etxera itzuli ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-046-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian ihesean ibili ziren. Zamudiotik Larrabetzura, handik Apatara eta azkenean etxera itzuli ziren.

Transkripzioa

-Etxera, han hartu giñuen nazionalok, bai, San Antonio egunien uste dot hartu giñuela. Gerria ebillen eta nire gizonak-eta ardixek euken, eta bezperan joan giñen hori, orduen nobixuek ez gintzen izengo baiñe lagunek bai, lagunek txikitati, eta esan nutsen: “Txomin, hemen abioiek datoz bai, eta horrek marminttok esnie eruteko, esnie batute eruteko etxera horrek brillo larregi dauke, ta tapauta egongo biheko gare (...) batzukin edo zeren batzukin. Hori hartu aurretik, e! Honek joan zien Bilbora Frantziara joango ete zien, bi aizta. Ta niri amak esan eusten, “Juanita, etorri ume!”, ta uliek danak hola neukela, hola neukela jata dana zera ein esten. “Zu zazen neskatilla ederra ikusten bazaue eruen igual eingo zaue bai tta oiñ hoixe ein biotsut.
-Ulia ebagi ein zotsun?
-Ebai ez, dana morroskillotu. Eskuek busti uretan-da dana jota zisko itxi. Hori ein isten nire gizonan amak. Artien nik hamabost eneuken, e. Baiñe (...) Etorri giñen, gau bat Larrabetzun eiñ, oiñez dana, e, handik. Larrabetzun lo ein geuen gau hartan, ba erdi kanpuen baiñe han kuadrille haundixa geuazen. Eta hurrengoko egunien etorri giñen Apatamonasterio.
-Apatara.
-Apatara. Hortarako esan oskun batzuk, bide erdi inguruan, eztakit zela esaten utsen hari, bueno, herritxo bat zan; Durengotik hara ta. Bai, gu horrutze ta. “Bazkalduta zoiaze?”. “Ez”. “Ba hor joaten dan danai emute utsie”, eztakit ze izengo zan etxioi, joaten dan danei emuten dotsie bazkaixe zeozer bai tte, ezpozue zuek batera joan gure gauzok eta hori itxitta, aurreko egunien gure aitte ta bi lagun geldittu zien da gu ogixa emuten euela ta, gu ogi hartzen joan giñen baiñe guretako etzan ogirik egon. Etorri orduko gure aittei tte beste emakume bati, koittauei, euzen alkondarak, tabakua, da euzen dan-danak, hemendik honek oonak zien soldauok, hemendik joandakuok, ta haretxek oonak..., dan-danak erun zittun. Honutza gatozela, e! Eta hantxe emon eskuen platerkara bana lenteja. Etorten gare Apotamosteixora, ta basarri baten geldittu giñen ba jota akabauta. Zuk bakitzu zelako etorrialdixa ein geuen oiñez handik Larrabetzutik eta Apotamonasterixora. Eta esan utsen e, nire gizona han euen eta aizta zarrena ni baiño hamar urte zarraua. Aitte ta ama harenak eta aitta ta ama geuriek euazen han. Horretxek gengozen. “Hi, Benantxi, bahauken poxpoloik?”, eta esan utsen: “zetakoittun ba pospoluk?”. “Geuk urten eta honetxi etxi honi su emon”. Hori nire aizpak esan utsen nire gizonai, e. Geuk bizi (..) han geuazenak zeaittik behixan atzekaldera bialdu giñuen lo eitten. Da esan eutsen: gerra denporako honuzkoko bueltie horretxegaz akabau zan. “Badauken pospoloik?”. “Zetako?”. “Bauken pospoloik, Txomin”. “Zetako don ba pospoluek, Txomin? Geuk urten hemen gazenok eta etxiei su emoteko. Pentsaizu nire aizpa, ni baiño hamar urte zarraue, hemendik baiño gorao eindde euen ordukotxe.
-Eta orduko gerria akabauta ala oindio martxan?
-Akabaute..., martxan! Oindio Bilbora aillegetako euzen, Bilbo hartu euen San Juan bezpera baten hartu euen. Honek Bilbon hartu zittuen, honek Bilbon hartu zittuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia