Etxebarria (Bizkaia)

Frankistek hartutako hiriak mapan seinalatzen

Frankistek hartutako hiriak mapan seinalatzen Gerra denboran, eibartar batzuek eskola erakutsi zieten baserri bateko umeei; gerora, eskolara itzuli zirenean, asko igartzen zitzaien. Gerra Etxebarritik pasatu berritan, maistrak mapara irten eta "Nazionalek" hartutako hiriak seinalatzen zizkien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denboran, eibartar batzuek eskola erakutsi zieten baserri bateko umeei; gerora, eskolara itzuli zirenean, asko igartzen zitzaien. Gerra Etxebarritik pasatu berritan, maistrak mapara irten eta "Nazionalek" hartutako hiriak seinalatzen zizkien.

Transkripzioa

- Baiña bai igerten jakuen, eibartar batzuk egon zien Basaben, hor Arraten-ta etxin. Ta harek klaro, han inguruko umiei-ta, baton batek behintzet emon egiten otsien /eittotsen/ eskolie. Zuk bakizu zelan igerten jakuen harei, atzera eskola etorri zienien? Bueno, maistrak einde!
- Ta zenbat denpora eon zinien eskola barik zuek? Gerra sasoien zenbat denpora eskola jun barik?
- Ba zenbat denpora esango dotsut? Zazpi bat hillabete, bueno, kurso bat eta gehixa. Gero, hemendik gerrie pasau zanin, etorri zan maistrie ta maixu be bai, hau librau zanien. Baiña gerri beuen hor kanpun eta zelan esaten eban maistriek? “La toma de no sé qué, como ahora estamos huyendo que”, gaur goxien esan daben modun, Frantzin be egon dala atentaue ta bai hil dabela-ta. Ba orduen, egoten zan periodikue hartzen eban maistriek, karteruk ekarten eutsen-ta, irakurte banin “derrepente al mapa, ¿en qué sítio habían cogido los nacionales que les llamaban a los requetés? Los otros iban cada vez más abajo”.
- Ta holan ikesten zenduen?
- Ba ze ikesi bihar gendun /bigendun/ guk? Almeria ta. “Almería no, todo lo demás”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia