Zarautz (Gipuzkoa)

Umetan dirua lortzeko moduak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-128-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gazteak zirenean, eskolara 7 urtera arte joaten ziren. Miserikordian ikasi zuen. Kantuan joaten ziren diru eske. Aitonak erakutsi zien kanta batzuk abesten. Umetan golf-era joaten hasi zen lanera, txanpon batzuk irabazteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek gaztiak ziñatenian, nola pasatzen zenuen denboa, ze iten zenuen?
- Gu gaztiak giñanian, eskola zazpi urte arte, hantxe Miseikordiyan ibilli nintzan; Santa Ana edo esaten zaiona, guk Miseikordiya esaten giñun. Egualdi txarra zanian, abarketak, zean, bi muturretan lotu, [...] gerrin hartu, ta eskola jundakuan jantzi. Hori egi haundiya da.
- Eta dirua ateratzeko ta Santa esketan ta ibiltzen al ziñaten?
- Askotan ibili izan giñan han’e dirua ateratzeko. Ta egiya zan aitona gendun bastante moldatzen zana; ta akordatzen naiz, ez nitun zazpi urte izango, artian bosten bat urte, eta “aitona, aitona”, ta “eakutsi idazu kantatzen Etxanizenea juteko”, ta alboko itxia, Etxe Txikitik hurrengo itxia Etxaniz, “hoi’re ba al deu, ba?” Ta “Eakutsiko yat, ba”. Ta han zauden matrimoniyo zarrak, larogeiren urte, tankera hortakuak, ta aitona eo aita zaharra zan, Erramun izena zun, ta etxekoandria Madalen. Ta hauxe esan zion:

Kariñosua bisitatzen da, bai, egunian bi aldiz
Etxe hontako nagusi jauna degu Erramun Etxaniz.

Geo etxekoandriai hurrengua ber ta:

Erramun degu nagusiya ta etxekoandria Madalen
Orain gugana etorri bedi limosnarekin lenbailen.

Hoixe zian lehenbiziko holaxe. Geo, gaiñuntzian, urten bat eo besten ibiliko nintzan. Behin, egiya esan, zortzi bat urte giñula golea hasi giñan, ta golea hor ibiltzen giñan aristokraziko jendiakin, hantxe. Ordun ogiya jango bazan, dirua ber; ta hala, jun ta lehenbiziko sei errial irabazi nitun. Ondo gogoatzen naiz itxea etorri nintzanian, beste anayak’e bai, ta “ez esan, ez esan amai e? Ez esan amai ibili haizenikan”. Ta ezin ni eon, ni jun, ta da! Mahaien gaiñian sei errial, ta “Jesus! Bejondeikela! Eguneko ogiya danontzako irabaziya diu, eo eguneko ogiyen ordaintzeko gaiña”.

Egilea(k): Arantxa Mitxelena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia