Zarautz (Gipuzkoa)

Igeldoko tximuaren anekdota

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-128-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Igeldoko zoologikoko tximuari buruzko anekdota barregarria kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Beste bat, hau’re istori polita. Igeldon, bakizu nola daon, zea, zoologiko zea hori? Parke hori? Ta hala etorri dia ingles batzuk, matrimoniyua ta... Ta hala, ikusi due tximo oso elegantia omen zan, oso elegantia. Beira aspertu ezin, ta: “Hau zein da gauza! Majiña bat lekutan ibili gea, baiña horren ederrikan ikusi deunik’e...”. Ta hala, eman diyo tentaziyua etxekoandriai, ta poltza iriki du, ta karamelua bota diyo, dak! Ta gure tximu horrek hartu diyo karamelua, dak! eskuakin, ta papela kendu, ta atzian pasa ta tragatu. “Jesus! Hauxe jestu itxusiya. Hau dan eder... osea, honek dun edertasuna, ta horrekin dana galtzen du, dana galtzen du”. Hala, berriz bota diyo, ta berdin: papela kendu, atzian pasa, ta tragatu. “Jesus, bere edertasun guztiya galtzen du”. Haik danak kunplituta, hala badijuaz aurreo [...], ta han guardari han zabillenai galdetu diyoe: “Aizu, esto, zu hamengo guarda al zea?”, ta “Bai”, ta “Oso tximu elegantia ederra dakazue. Elegantia horixe!”, “Bai, majiña batek esaten du, ba. Ikeragarri gustatzen zayo jendiai”, “Baiña ez al zea fijatu? Oso jestu txarra iten du”, “Ta ze ba?”. Ta “Toz, toz”. Ekarri du, ta bota diyo karamelua, hartu du, peatu, atzian pasa ta danga! Ta: “Aaaa! Bai! Oaindik oaiño jarri zayo hori; leno ez zun. Beok bezelaxe, estranjeru batzuk eo holaxe etorri, ta intxaur haundi bat bota ziyoen; ta tragatu zun, ta ez dakit bizirik nola atea dan, hilko zala uste nun. Ta oain... Oso gaizki ibili gendun. Ta oain iten du lehenbizi neurriya hartu, ta geo sartzen du”.

Egilea(k): Arantxa Mitxelena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia