Ataun (Gipuzkoa)

Beraiek umetan ezagututako eskola

Beraiek umetan ezagututako eskola <p>Ataun asko aldatu da lehendik hona. Lehen 6-7 urterekin hasten ziren umeak eskolan. Eskolan dena erdaraz ikasten zuten; eta, euskaldun hutsak izanda, arazo handiak izaten zituzten han moldatzeko. Joxek gogoan du orduan nola hitz egiten zuen erdaraz. Zigorrak jartzen zizkieten lehen: "la letra con sangre entra".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-026-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ataun asko aldatu da lehendik hona. Lehen 6-7 urterekin hasten ziren umeak eskolan. Eskolan dena erdaraz ikasten zuten; eta, euskaldun hutsak izanda, arazo handiak izaten zituzten han moldatzeko. Joxek gogoan du orduan nola hitz egiten zuen erdaraz. Zigorrak jartzen zizkieten lehen: "la letra con sangre entra".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nola gogoratzen dezu zure ume garaitan herria?
-Bai, bueno, gaurti begiratuta ziharo alderantziz, ez? Gure garaien eskolan hasten giñen, uste det, ba sei-zazpi urtekin edo hola, gertunekok; baserrikoak ba geroogo. Garai hartan hemen, San Martiñen, eskola nazionalak zeuden, motillen aula bat eta neskena beste bat. Dana erderaz ematen zan ta guk ez giñukiun tutik´e eta orduan, ba, hor izaten gendun berealdiko oztopoa. Ni akordatzen naiz komunea juteko nola eskatzen giñun baimena maisuri: “has usté favor de mi erretrete” esan [ohi] giñun. Nik geroztik egon naiz pentsatzen, klaro, guk esaten genduan zerbait, baiño: “haga usted el favor de dejarme ir al retrete” izengo zan esan behar genduna, baiño guk ez giñukiun zer esaten gendun eta hola.
-Eta danok hori esaten zenduen?
- Ez, nik behintzet bai. Ez dakit besteek zer esango zuten edo, baiño gero ba, hoi, nola ez gendun ulertzen ba egurre izaten zan [hausiaten] edozein gauzagatik ba, belauniko jarri eta… edo liburu bi eskutan edo eskue hola jarri eta reglekin jo edo. Tipo hortako pedagogia zan garai hartan, ez? Ta esango dizuten ba, erderaz, ba: “la letra con sangre entra” ta holako gorabeherak, ez? Bueno.
-Erabiltzen zan esaldi hori.
-Bai
-“La letra con…”.
-Bai.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia