Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Fraidegaien garbiketak

Fraidegaien garbiketak <p>Fregadera batean txorrotak zeuden, eta hantxe garbitzen ziren. Lepoa, burua eta hortzak garbitzen zituzten. Dutxatu, astean behin. Lehenengo aldiz besteen aurrean kamiseta gabe noiz dutxatu zen. Etxera bueltatzean, zaila egin zitzaion emakumeekin harreman normala izatea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Fregadera batean txorrotak zeuden, eta hantxe garbitzen ziren. Lepoa, burua eta hortzak garbitzen zituzten. Dutxatu, astean behin. Lehenengo aldiz besteen aurrean kamiseta gabe noiz dutxatu zen. Etxera bueltatzean, zaila egin zitzaion emakumeekin harreman normala izatea.

Transkripzioa

-Eukitten gauen oso kontauta minutuek eta. Eta eukitten gauen holako fregadera, zan hojalatazko zer bat, fregadera moduko korrido bat, txorrotak ifinitta hola, eta fan bihar izeten giñen jaboiaz, agiñek garbiketako zepilluaz, eta hara fan, busti burue ta leporaiño dana, jaboia emun, garbittu, baiñe burua eta lepua eta hau. Dutxia astian behiñ edo, obligatorixua hori be, eta agiñek garbittu, hori be bai, zepilluaz agiñek garbittu.
-Eta dutxan zelan sartzen ziñein, erropakin sartu eta bertan?
-Banan-banan. Aldiko batzuk faten zien eta bakotxak bere dutxia. Bueno, pentsaizu, izengo zan hamaxei urte neukela, hamazazpikin, ez dakit, Zaragozatik etorri ein nitzen hona Eskorietzara behin egun batzuk pasetan edo ez dakit zegatik, ekarri ein giñuen, eta ordureko ya hasitta euzen horrek gauzok aldaketan, eta akordetan naz dutxia esan dozunian, lelengoko aldiz beste batzun aurrian kamiseta barik dutxau beste norbaittek ikusteko moduan hola, orduantxe eingo giñela lelengo aldiz.
-Baiña han edo etxian?
-Ez, ez, fraillietan. Gero ya ba etxera etorri nintzenien ba ya nik uste dot ein gauela holako terapia edo autoterapia, ohittuta gengozen, ezta, arazuak konpondu eitten zien konpondu bihe zielako eta ya está, ez. Baiña hori adibidez niretako izan zan zailttasun bat etxera etorritta gero, ta neskakin harremanak eukitteko ta; bape be euki barik gengozen, neskak-eta agurtu justo-justo urriñetik. Ezauketan nittun neskak neure lagunak zienak, vamos, umetako lagunak zienak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia