Ataun (Gipuzkoa)

Baserriaren jabeen historia

Baserriaren jabeen historia <p>Aitaren familiaren historia kontatzen du. Amona Okarizti baserriko nagusiaren semearekin maitemindu, eta elkarrekin ateratzen hasi ziren. Baina mutil hori hil egin zen; eta orduan haren lehengusu batekin ezkontzeko proposatu zioten. Proposamena onartu zuen; eta, horri esker, amona egin zen baserriaren jabe. Amona, baina, gazte geratu zen alargun, hiru ume zituela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-026-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitaren familiaren historia kontatzen du. Amona Okarizti baserriko nagusiaren semearekin maitemindu, eta elkarrekin ateratzen hasi ziren. Baina mutil hori hil egin zen; eta orduan haren lehengusu batekin ezkontzeko proposatu zioten. Proposamena onartu zuen; eta, horri esker, amona egin zen baserriaren jabe. Amona, baina, gazte geratu zen alargun, hiru ume zituela.

Transkripzioa

-Zuen aitten familie Okariztin urte askotan o… Bueno, zenbatgarren generazioa zen?
-Bai, e, hoi kontauko dizut, hor kaso kuriosoa bat zan. Gure amona Martina Barandiaran Urrestarazu, hau Okaiztiko garai hartako nausiin seme batekin enamoratu zan eo nobioa ein zun eta hala zebiltzela behintzet nobio hori hil egin zitzaion. Orduan Okaiztiko nagusi hoiek seme bakarra zuten eta beren illoba batekin propuesta in zioten ezkontzeko. Orduan, ba, onartu zuan eta beren etxe horren jabetza eman zioten. Osea ke guri etxe horren jabetza datorkigu pixka bat erregalo eginda, ez. Bai.
-Ya, ya.
-Hori da. Gure amandrea nik ezagutu nuen ondo, baiño aittunaik ez. Aittuna, gure aitte-da hiru senide zien eta gazteena da gure aitte. Eta gure aittek arteen uste det oso denbora gutxi zola hil zan, zea, aitte, bai, eta alargun gelditu zen gure amona hori. Hiru umekin.
- Edukiko zun lana, alargun.
-Bai, bai.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia