Usurbil (Gipuzkoa)

Usurbilgo baserriak eta ermandadea

Usurbilgo baserriak eta ermandadea Lehen Usurbilen zer baserri zeuden aipatzen du. Ermandadea zegoen orduan eta nola funtzionatzen zuen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen Usurbilen zer baserri zeuden aipatzen du. Ermandadea zegoen orduan eta nola funtzionatzen zuen azaltzen du.

Transkripzioa

-Lehenago hemen zer baserri zeuden inguruan, gogoratzen dituzu?
-Hemen dana baserriya. Baita kalian'e etxeik ez zan izango behiyak eta txerria edo oilluak edo. Kontatzen hasi ezkeo, Kotseju-txiki, Tomasenian, Zendoianian eta.
Joxe: -Horrek danak ezautu dittegu, hemen behetik gora.
-Zein zian?
-Hemendik gora? Olarrondotarrak. Geo Enbillenia ta, geo Olloki urruna ta geo Arratzain. Hor aparte samar dia hoik.
-Zuen artian nola konpontzen zineten?
-Basarritarren artian? Leheno Ermandadiak zian; zer da hoi, sozio edo. Bai, seguroik ez zakelako, ordun seguroik ez emen zan, ta ganaduk'e akaatzen bazian zean geo ermandadian partittu itten zan. Eta beren artian baloratzen zan. Urtian behin edo ukuillua ikusten ibilli, baloraziyua eman eta galtzen bazan, haren konformidadian abonatu baserritarren artian.
-Danen artian?
-Bai, juntakuak, e. Gurian ez dakit zenbat izango zian, hamarren bat edo hamabin bat. Zuena haundigua.
Joxe: -Bai. Oaindik hor da lista. Hamabi bat edo.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia