Bergara (Gipuzkoa)

San Lorentzo auzoan azkenengo hamarkadetan izandako aldaketak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1931n jaiotakoa, San Lorentzo auzoan eta San Lorentzo egunean. Auzoa asko aldatu da. Baserri asko desagertu egin dira, industria gunea egiteko lur-sailak behar ziren eta asko bota egin ziren. Baserri izenak. "Maduria" zen ingurua, lur-sail lauak. Bertan ezarri diren industria batzuen izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Zeuan ermenteritza bat, perratokixa... Ba horretxek.
Emaztea: Eta Bolubarri.
-Basarri asko, ez?
-Bolubarri oinddio han dao. Bueno, han dao... Oiñ berriztuta, baiña haura aparte geratzen zan, errekan bestaldetik zeuan eta. Zubikua botata, horrek danak botata dare. Gero Zapatarikua, tabernia, botata dago; Gillingua basarrixa botata, gero bizitzan etxe bat zeuan “almacén de piensos” eta gero Joseinazionekua esaten jakona, Jose Inazio Gallastegiña, bost, lau pisu zeren, jente asko bizi zan, “derecha-izquierda” ta. Horrek danak fuera.
-Basarri asko, ez, inguru hartan?
-Gero Santalaitz-txikikua be bai, haura be bota; gero beste etxe berri bat zeuan, etxia “de viviendas”. Gero Santalaitz-aundi be bai; Santalaitz-txiki, Santalaitz-aundi, horrek botata. Gero Bar Toki Alai, hori be botata. Horrek danak industriak arrasa-ittu. Gero besteik eztao hor, ez zeuan.
-Basarri asko eta imajinatzen dot inguruan danak soruak eta.
-Baiña oso sakabanauta, e! Sakabanauta. Auzo danian, bai. Maduria zan, terreno onak zien, lisuak, eta hor ein zan ba industria asko. Cometsa, General Mecánica, Sussen Vasca. Irin-fabrikia be bazeuan, oinddio be paretak badare. Oinddio edifizua hor dago, baiña haura be borrau zan hortik. Gero...
Emaztea: Tintorerixia, zu jaiotakua, tintorerixia.
-Baiña haura... Edifiziuak han dare oin be. Ni jaio nintzan etxian han dare zerak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia