Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Kale-baserrian jaioa

Kale-baserrian jaioa Kale-baserri batean jaiotakoa da Pilar. Bera umea zenean, arropak garbitzera errekara joaten ziren. Aretxabaletan ez omen zegoen garbitokirik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kale-baserri batean jaiotakoa da Pilar. Bera umea zenean, arropak garbitzera errekara joaten ziren. Aretxabaletan ez omen zegoen garbitokirik.

Transkripzioa

- Gu bizi gintzen han, korroria (?), etxe, etxe-basarrixa zan, etxia, eta kale-kalian gaukun, ezta, baiña trena pasetan zan...
- Kale-baserri baten bizi ziñen zu?
- Gehixenak eukien, guk ganau bi bakarrik eukitten gauen. Baiña etxerako, ez dakitzu?, etxerako.
- Etxerako?
- Eta Andra Maixetan urteten gauen korroera ta, "Tia Petra!, tia Petra!" Danak hantxe holan, ez dakitzu? "Badatoz, badatoz", da jentia ba, "Ebe!, badatoz!", eta Eibartik kuadrillia. (Argazkiak ikusiz). Hori Andra Maixetan atarata dau, e. Hauxe zan Eibarresa (...). Geuk pe geuriek eitten gauen.
- Bai, ikusten dot.
- Guk ez gauen in dirurik baiña ondo pasetan gauen. Oin baiño hobetuau
- Bai?
- Neuretako bai.
- Ze ba?
- Oinguek gabez ibiltten die eta gu egunez. Oinguek xaguxarrak letxe dabitz hor.
- Otalazelai esan dostazu dagola pantanuan onduan. Pantanua noiz ein zeben?
- Semea: Hogei bat urte edo hola?
- Gehixao eukiko dau.
- Semea: hogeta hamar? Hogeta bost, hogeta hamar, hola.
- Ordurako zu ya ama izanda ta guzti.
- Bai, bai.
- Lehenao sekiak eta egoten ziran? Ur barik eta egoten ziñan?
-Ur barik? Lehenau bai, lehenau-lehenau amanien, neu neskatillie nintzenien orduan errekara joaten zien jabonaduria hori eitteko, baiña ya nik ura (...)
- Erropia garbitzeko eta errekara?
- Bai. Etxien igual garbittu batzuk iñ da gero errekan han aklaretako. Jentie asko hor errekan.
- Labaderuak?
- Semea: Ez, labaderua ez. Hortxe, hementxe bertan, elixa ostian. Ez euen labaderoik beste herri batzutan (moduan).
- Hemen ez euen labaderoik, hemen errekara. Ezkailuak eta hantxe ta. Oin errekan paittak eta bakarrik dabitz. Eta len paittaiketa ikusi bez errekan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia