Oñati (Gipuzkoa)

Antzinako telefonoa

Antzinako telefonoa <p>Gerneta baserrian jaio zen eta bere biziko 86 urteetan soldadutza garaian baino ez da izan etxetik kanpo. Gernetakoek Lurgorrieta baserria zuten auzoko. Abixuak eupadaka pasatzen zituzten batetik bestera; eupadek eta izara zuriak egiten zituzten oraingo telefonoaren lanak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-058-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerneta baserrian jaio zen eta bere biziko 86 urteetan soldadutza garaian baino ez da izan etxetik kanpo. Gernetakoek Lurgorrieta baserria zuten auzoko. Abixuak eupadaka pasatzen zituzten batetik bestera; eupadek eta izara zuriak egiten zituzten oraingo telefonoaren lanak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 86 urte dakot, zazpira noia, sei urte nittuanetik ya zertzuk pasau dien zerbait badakit, ze atrasau bizi giñan lehenao, zenbat adelantau garien, hori danori. Zuek ez dakitzue lehenaoko konturik, lehenaoko kontuakin...
- Ez ba, hori jakitzera etorri gara.
- Oin larogei urtekuak ez dakigu, hori fijo.
- Ba larogei urtekuak ba nik lau ta, bost-sei urteko garrengo mutikua ba ibilli itten da hemen ba ardittara eta bestian.
- Zu hemen jaixo ziñan, ezta?
- Bai, soldaduska in neben denporia hemendik aparte, beste danian hemen egon naiz ni. Soldaduskan 34 hillabete esan notsun in gittun ta hareitxek, permisuakin eta etorten giñan ba iñoiz, bestela hemen. Hemetik Lurgorrittara ba horixe eukitten geben, beziño moduen betik bistan, eta lanian ebitzenien be ba ganauakin ta dana ikusten zan, beharretan ta danera hortxe, hareik gu eta guk hareik. Gero urten ezkero auzua dana bistan hartzen geben hortik.
- Ta zeari, Mireneri be galdetu xaot, zuek, klaro, Maña, zuek Gerneta, Lurgorritta nun sartzen da Araotzen, ze auzounatan?
- Bakarra, bakarra, ha auzuan ez zan sartzen, Lurgorrieta, hori bakarra, baserri bakarra.
- Emaztea: Ugaranen sartuko zan.
- Ugaraneaz baleike Ugaraneaz. Ez dot sekula entzun, e? Elortokuakin asko tratauten euen, etxeko zien Elortokuakin Lurgorrittakuak.
- Emaztea: Eskolara etorten ziranian Maria eta Modesta...
- Bazkaitten Elorton.
- Emaztea: Maria nere edadekua zan eta Elorton bazkalketan euein. Ugaran edo Mañan, Mañan igual izango da Lurgorritta.
- Ez dakit ba. Nik Lurgorritta esango neuke ez dala auzuan sartuko.
- Auzotasunian bai.
- Auzotasunian bai, baiña auzua, auzo moduan bakarra, "individual". Ba hareaz gu izaten giñan bezinua eta eurak guaz, eta hemendik ganauak hola okerrian ikusten bazeben, hemetik llamadia itten gosten, behixak pasau dira holako lekutara, edo artotara bakarren bat edo hola iñoiz. Eta eurak be hemen okerrera sartzen bazan ganauren bat, handik llamadia. Guk bistan ez dakogun terrenua ikusten euein, hareik ez dira akordauko eta hemendik ta telefonua hori zan. Oin mobilla "tta-tta-tta".
- Eta zela itten zeuein llamadia?
- Llamadia eupada gogorra. Eupada gogorra.
- Alaba: gero izara zurixak eta hola.
- Emaztea: gero egunen baterako […] egon bihar bazeben...
- Baitta, erropia izara zuri bat kontraseiña, zeatik oin etaraten dira gauzak eta orduan be etaraten ziren, ta! Enterauten ziñan horreaz hori izaten zan telefonua. Ta ikusten bazeben izara zurixa jarriko baiezkua bada, ta, jakiñen gaiñian jarri dau ta martxa, alkarreaz alkartu eta norabaitterako biajia bazan ba "ya está".

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia