Oñati (Gipuzkoa)

Ganaduzale txokolate zalea

Ganaduzale txokolate zalea <p>Umetan ez zen neba-arrebak beste joaten eskolara, ganadua zaintzen geratu behar izaten zuelako. Txokolatezale amorratua zen umetan. Baserritarrek lana egiteko ikasitako erak ez zituzten behingoan aldatzen eta honek aurrerapena mugatu egiten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan ez zen neba-arrebak beste joaten eskolara, ganadua zaintzen geratu behar izaten zuelako. Txokolatezale amorratua zen umetan. Baserritarrek lana egiteko ikasitako erak ez zituzten behingoan aldatzen eta honek aurrerapena mugatu egiten zuen.

Transkripzioa

- Bai, lehenao be egoten zan gauza bat ezkiñan, baserrittarra ez zan adelantau berez, iñor. Badakitzu zeatik? Kostunbre bat hartua lanak euren garaittan, bost-sei lagun bai etxe baikotzian, eta lanak gogorrak izaten zien, baiña jentia hala egoten zan, eta hau hola in dogu eta hurringo urtian be hola eta hurringuan be hola, haretxeri segi, erreztasunik pentsau be ez zan itten gerora. Esango dotsut geu hasi giñan pentsauten, halako ni ezkondu eta jarri nintzanian nere andriakin, gurasuak, ba, edade altuan egozen ixa, aurrera, eta hori edade altuori bizi bada bateri etxako bajaitten, e? Aurrera ta aurrera gura dogu danok enda gero umiak etorri zien eta gurian gurasuak be gu hemen eskola ebali gindduein. Hemen egozen eskolak mutikuena eta neskatilliena, eta ba ganauak zainketako geratu bihar ziranian nire senidietan ni izaten nintzan hor kastigauori, ba ni nenguen, bestiok ez zien hainbeste ibiltten ganauokin eta ni nintzan maixuori. Mutiko txikittatik nago ni ganauakin hasitta, ta "gaur geratu dailla Manuel" aittak. Goizian ganauak zainketako geratu, gero asaldian eskolara, eta hola. Gero ardi garaixa etorten zan neguan ardixak etorten zirenien, hareikin be Manuel geratu bihar izaten eben. Eta amandria, nere amandria neuken asko gura nostana amandria, harek. Eta neuk be, egixa esanda, kasi amari baiño gehixao berari gura notsan. Harek "hau gizajuau betik kastigauta baiña", ta ez dakit ta, ni txokolatezalia, txokolate gordin zalia amandriak emunda, amandriak bestiairi ontza erdi emuten baosten be erdi ez neri, e? Neri beti osua. Eta iñoiz "Amandria badao puska bat?", "Bai, ume, euk(ik)o etxuat ba", ta txokolatia ta ogixa. Neretako janaririk onena txokolatia gordiñik eta ogixaz nik uste dot biziko nintzala besteik barik be. Eta hola be ezin geben etara, ezin giñan aurreratu. Eta gizona extremo baten jarten danian bera fango da lotara, ez dau ingo lo examiñan bat in barik, examiña onduen ohien itten da, hori konprobauta dakot nik. Zuk distraiuta zabitzanian ezin dozu gauza bat estudixau, geratu bihar dozu /bihozu/ geldik, besten entretenimendu barik eta zeure examin hortan sartu bihar dozu, adelantaitteko, e? Ta han pentsauten dan gauziaz gero intentauten dozu aber ondo urteten dan. Baiña orduan lehenao ez zan hori hola, eta esaten dotsu gero miheztu giñanian baserrittan jente gutxi, gu jarri giñanian, bueno, honi frente emun bihar hemen. Umerik ez neukan nik gogorik baserrixan ifintteko. Ezkondu nintzanetik neukan hori, e? Zeatik bizimodu gogorra ezagututa nenguen neria eta honeaz egin bihar xuat /bixuat/ eta jaungoikuari eskerrak osasun fuertekua izan naiz. Eta gero afeziño gogorrekua, eta billurtu ez lan asko dauela-ta be sasoia neukenien. Oin gutxikin billurketan naiz e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia