Eibar (Gipuzkoa)

Legarre auzoa nolakoa zen

Legarre auzoa nolakoa zen <p>San Andres kalean jaio zen bera. Untzaga eta Legarre inguruan ibiltzen zen beti, auzoko lagunekin. Legarre auzoa nolakoa zen eta nola aldatu den. Etxebarri baserria. Bertan jaioa zen bere aita.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Andres kalean jaio zen bera. Untzaga eta Legarre inguruan ibiltzen zen beti, auzoko lagunekin. Legarre auzoa nolakoa zen eta nola aldatu den. Etxebarri baserria. Bertan jaioa zen bere aita.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta zu, gaiñera, nun jaiotakua zara?
- San Andres kalian.
- San Andres kalian. Orduan, Untzaga, gaiñera zure jolas leku…
- Bai, bai. Untzaga ta Legarre ta hor inguruan beti.
- Ta ze izaten zan, gehixenetan kuadrillak izaten zian inguru…
- Barriokuak. Bai, bertakuak, bai.
- Eta asko aldatu da Legarre ingurua ta hori?
- Bai, total. Total. Ez zeuazen hainbeste etxe! Han basarrixa ta… lau etxe. Oin badakizu…? Oin, enee, total diferentia.
- Zelan gogoratzen dozu zuk?
- Legarre? Ba, Legarre… lehelengo etxiak… oin lehelengo-lehelengua ez dao ya, botata dao. Ya ez dao. Ha zan zera… aber… etxe txiki bat zan lehelengua. Ya oin ez dao, e! Ta gero, ba, beste bi edo hiru segido, ta gero ez zeuan ezebez. Ta ya gero ospittaleko kamiñua ta ezebez gehixao. Ta gero kurbatik gorutz horrek etxe guztiok ez zeuazen. Ezta bat be, e! Zan, ba, mendixa. Basarrixa zeuan, Etxebarri basarrixa, ta gero, ba, mendixa.
- Eta zelakua zan basarri hori? Gogoratzen dozu?
- Bai, ez naiz gogoratuko ba? Asko.
- Bai?
- Bai. Basarri bat… Nere aitta hortxe jaixo zan.
- Ene!
- Bai, oseake…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia