Anoeta (Gipuzkoa)

Anoetako herri eskolan eta Tolosako akademian

Anoetako herri eskolan eta Tolosako akademian <p>Ama Tolosako azokara joaten zen bitartean, amona sukaldeaz arduratzen zen. Sei urte zituela eskolara hasi zen. Beranduago Tolosako akademia batean ibili zen arratsaldez. Herri eskola plazan zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANO-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama Tolosako azokara joaten zen bitartean, amona sukaldeaz arduratzen zen. Sei urte zituela eskolara hasi zen. Beranduago Tolosako akademia batean ibili zen arratsaldez. Herri eskola plazan zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- [...] dedikatu. Bakoitzak gero, hemen dator [...] pixkana-pixkana ari giñan hazitzen, eta gendukan zazpi lagun etxian, [zazpi ume]. Aitta bere martxan, ama bere martxan, eta amona etxian. Ama juten zan Tolosa, ta amona, ba, sukaldian. Zeatikan amak ekartzen zion, ba, hurrungo egunian jarri bihar zana, haragiya zala edo, edo beste zedozer, eta urdun hua amonak zeatzen zun. Eta ama etortzen zan eguardi aldea bere astuakin, bere marmitakin, esnia han zeatuta, Tolosan zeatuta, esne zaliai partittuta. Ta gu hazitzen-hazitzen, eskola. Eskola hasi zan, eskolak badatozti… eskola, eskola juten giñan.
- Zenbat urtekin hasi ziñaten eskolan?
- Ba, eskolaa, ba, txikik, zenbat urte izango zan ba? sei bat urte edo.
- Ta zenbat urte arte eo, hamabi bat o hola?
- Ba gero... E?
- Hamabi bat urte arte o?
- Hamabia. Nik iya... ni bastante gehiyo eondu nitzan, bai; beste anaiyak gutxigo. Baiño nik’e... neoni... ya nik e... partikular juten nitzan, “Academia Almi”a juten nitzan. Tolosan zeon “Academia Almi”, ta urdun atsaldetan juten nitzan. Hoi zan hamabi urte... hamabi urteko kontuk dia hoik. Hamabi urte nitula, ni juten nitzan ikastola atsaldetan, ta goizian ibiltzen nitzan, ba eskola jun, herriko eskola jun, edo bestela aittonai laguntzen.
- Herri eskola, nun izaten zan hemen Anoetan, kontzejun o, nun zan?
- Eskola zeon, uain bizi gea herriko... herriko plaza... beno, herriko plaza. Urdun... herriko etxea deitzen zaiona. Apeiz etxia eta ayuntamentuba bat in zian. Botata dao uain. Biyak bat bota ta uain urbanizaziyo berrin sartuba dao hoi.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia