Taldeka lan egiten zuten eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-009-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola kontuak. Taldeka lan egiten zuten eskolan. Ikasketak; arazoak: "A c�; "en total". Gauza guztiak buruz ikasten zituzten. Ritmora ikasten zuten guztia. Ez du uste pedagogia txarra izan zenik.
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ARR-009/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Holako anekdotak pasetan zien. Eta gero bueno ba horri, txikitxuek joaten zien euren lekure, haunditxuauek haunditxuauek taldeka. Nik neuken taldien bi mutiko: Arientzako bat, Felix, Aundikua, eta Koruetako beste bat, Jesus Mari. Ta klaro, problemak, “un mercader…”, problemak erderaz zien. Ta hortxe nunbait ulertu eitten gauen, ezta? Eta errez-errezak zien “a cómo”. “¿A cómo tuvo que vender el litro de o el kilo de…?”. “Hi, a cómo dok? Hau dividir”. Ze guk zatiketak ez gittun eitten, eitten gauen dividir, “a cómo”.
-“A cómo” baldin bazan…
-“A cómo”, hori zan oso erreza, baiña izeten bazan, “en total”: “Hi, en total dok, ze izengo dok, multiplicar edo sumar?”. Hori zan beste arazotxo bat, ez? Eta bueno, ta gero zein fan korrejiruten? Ze faten giñen pizarriakin, abadiana korrejiruten. Ta klaro, txarto eukenak hartzen euen kaskarrekua. Eta nik ez dakit, neukin biguntxuaue zan. Igual neskatilllie nitzelako, barritsue izengo nitzen, baiña bestelan zalaparta larregi ez nutsen emongo ze oso kuriosidade haundixe neuken gauzak ikesteko. Eta bueno, holan, gaiñetiko gauzak be ikesten ginttuen buruz. Hormatan, ipintten euskun mapak eta kapitalak, Europako kapitalak, ezta? “Checoslovaquia capital Praga”. Holan, “Italia capital Roma”. Dana zan doiñuekin. Doiñuekin ikasten gauen.
-Kantuen moduen.
-Bai. Kordillerak be bai. “Primero la Pirineica, segunda la Cantábrica, tercera Ibérica, cuarta la Carpetana, quinta la Oretana”. Holaxe ikesten gauen. Uste dot ez zala izen pedagogia txarra.
-Ez? Ikasten zenduen?
-Uste dot. Uste dot. Garai hartarako e!
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!