Oiartzun (Gipuzkoa)

Errepublikan, eskola euskaraz

Errepublikan, eskola euskaraz <p>Gerran ezin zuten eskolara joan, soldaduak sartu baitziren bertan. Errepublikan euskaraz ematen zen eskola. Bi maistra ziren: Delfina Perez, neskekin egoten zena; eta Maria Altuna, mutilekin egoten zena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-060-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran ezin zuten eskolara joan, soldaduak sartu baitziren bertan. Errepublikan euskaraz ematen zen eskola. Bi maistra ziren: Delfina Perez, neskekin egoten zena; eta Maria Altuna, mutilekin egoten zena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu're gotuko za hoi, ez?
- Ni jorra gutxi iña naz eskola.
- Gutxi.
- Biño garai haitan!
- Bai, bai, garai haitan.
- Garai haitan 'e zen gerra 'ta ordun (...) eskola,
- Bai,
- 'Ta eskolik gabe geldittu giñan hemen 'ta, nik eskolan hamabost eun 'e ez 'ttut iñak.
- Soldauak sartu baizin, eondu baizin hor. Gerra zen bitartian.
- Eskolan?
- Lotan 'ta. Bai.
- A....! Ordun akabo eskola!
- Bai, biño geo berriz 'e seittu zun berriz.
- Bai, biño geo ya ni eskolan hasteko, ya doktriña 'ta hoi den guk hemen eskolan ematen genun, hemen ez. Orduko ya, gu, ni juten nitzanin. Orduko bai.
- Karo, zu ya gerra hasi 'ta, gerra bukatuta...
- Ez, gerra bukatuta... Ni ya eskolan hasteko, ya zeatua zen.
- Ya pixkat kalmatua.
- Kalmatua bai.
- 'Ta republikan ze maten zen euskeraz 'o kastellanoz? Eskola?
- Hemen?
- Bai.
- Euskeraz. Euskeraz.
- 'Ta maestra... Zer zen maestra 'o maisua 'o zer zen?
- Maestrak. Bi maestra zian.
- Bi? Bi bazin, e!
- Bai.
- Neskana 'ta beste mutillantzat.
- Jendia asko joten zen. Honea barriyo guziya tortzen baizen. 'Ta bi...
- Neskan mestra yun zea, Delfina Perez. Eta mutillan maestra zen Maria Altuna.
- 'Ta Oiartzunguk zin hoik?
- Ez.
- Ez, Donostikua.
- Ez dakigu.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia