Elorrio (Bizkaia)

Eskolan dena erdaraz

Eskolan dena erdaraz <p>Eskolan dena erdaraz, <em>Cara al Sol</em> kantatu... Baina zigorrik ez euskaraz egiteagatik. Aitari "Hable usted en cristiano!" esan zioten behin. 14 urte arte ibili zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan dena erdaraz, Cara al Sol kantatu... Baina zigorrik ez euskaraz egiteagatik. Aitari "Hable usted en cristiano!" esan zioten behin. 14 urte arte ibili zen.

Transkripzioa

-Eskolan zenbat urtekin hasi ziñan zu?
-Eskolan? Ba eztakit ba, zenbat urte [eingo] naban. Ba lau urte edo holan. Orduan lau urte arte etxien iguel. Etxe inguruen. Oin bai, oin urte bi edo hor daoz. Baiña lehen ez. Eta dana erderaz. Dana erderaz.
-Lau urtekin?
-Bai. Nik ez nekixen erderaik ezer, baiña iguel lau edo urte uste-ot hasi giñiela. Ta, bueno, dana erderaz. 'Cara al Sol' kantau te...
-Euskeriagatik gogor eitten otsuen?
-Bueno. Hor etxe onduen euen bat, eta esa(n) otsan behiñ gure aittai: "habla en cristiano!", esa(n) otsan harek. "Hable usted en cristiano!". Pasau zan beste aldera. Eta hori esa(n) otsan gure aittei, e, eta gure aittek, e, "hable en cristiano?". Bueno... Hari , e...
-Baiña eskolan gogor eitten otsuen? Kastigoik eta?
-Ez, ez. Horeaittik ez. Ez, horreaittik ez. Nik eskolako gogue daukot, bueno, ondo.
-Hasieran gogorra izango zan, ezta?
-Bai ba. Entendidu be ez ezer. Entendidu be ez ezer. Baiña bueno.
-Zenbat urte arte ibili zinen eskolan?
-Hamalau? Eske orduen... Uste-ot hamalau urte edo zea. Nik beste eskolaik eztekot. Defendidu naz baiña beste eskolaik eztekot ya.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia