Ermua (Bizkaia)

Mutiko bat berarekin enamoratu eskolan

Mutiko bat berarekin enamoratu eskolan Plazako eskolara joan zen. Neskak eta mutilak aparte zebiltzan, baina mutil bat berarekin enamoratu segika ibiltzen zitzaion. Umeen kontuak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-040-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Plazako eskolara joan zen. Neskak eta mutilak aparte zebiltzan, baina mutil bat berarekin enamoratu segika ibiltzen zitzaion. Umeen kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara nora joan ziñan?
-Ermukora.
-Nun euan?
-Plazan. Bueno, oin frontoia ta horrek; hantxe zan.
-Neskak eta mutilak...
-Bai, neskak eta mutillak aparte, baiña nik akordatzen jata parejatxo bat banekan, mutil bat, bera enamorauta euan eta ni lotsatu eitten nitzan eta martxak eta [...]. Holan.
-Umetan ia enamoramentuek.
-Bueno... Enamoramentuak ezebez, lotsatu. Nik burla ein eta haretxi mutillai, bera mutilla lotsatu ta ni lotsatu ta martxa eitten ta juntau ta, bueno. Umien kontuak......

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia