Ermua (Bizkaia)

Sallabenteko eskola

Sallabenteko eskola <p>Ermutik ere asko etortzen ziren Sallabenteko eskolara. 48 lagunentzako lekua egon arren, beti beteta egoten zen. Eitzagan ere bazen eskola. Hara ere joaten ziren batzuk, trenbidez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ermutik ere asko etortzen ziren Sallabenteko eskolara. 48 lagunentzako lekua egon arren, beti beteta egoten zen. Eitzagan ere bazen eskola. Hara ere joaten ziren batzuk, trenbidez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolia bete-bete eindda. Sallabenteko eskolan...
- Ermutik be joaten zittuan.
- Asko. Asko.
- Nere arrebia ta.
- Lengusiñak be bai, Mari Tere ta. Ermutik jente asko joaten zuan. Malekonetik be bai, Malekoneko Mateo Sallabenten ibilittakua dok eskolan, pentsaik. Ta zelako joataldixa euan! Ta Elorretakuak be baitta Sallabentera ta. Bueno, Sallabenteko eskolan guk maistra ona euki giñuan, gaiñera, itxuria, famia jakan eta. Elgobartarra, Maria Concepción Unzueta. Ta hogeta lau pupitre jauazen dobliak, berrogeta zortzi lagun, ta ez zuan lekuik egoten, beti beteta egoten zuan.
- Eitzatik eta Ermutik eta danetik.
- Bai. Eitzaan be bajauan eskolia, e. Ta Eitzaan be, jente mordua bizu zuan orduan Eitzan.
- Joantxo be joaten zuan Eitzara.
- Bai. Eske Ermuan eskolatan lekurik ez. Joantxi eta Ermutik Eitzara joan ein bihar. Trenbidez trenbide, orduan trenbidian ibiltzen zuan asko. Bestela Sallabenteko eskola pasau ta aurrera joan bihar. Buelta haundixa ein bihar. Tomas Larrosia ta be baitta joaten zittuan Eitzara be baitta. Eitzan be beteta. Ermuan eskola faltia. Oin sobra daozak danak. Oin produziñua bajatu dok eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia