Donostia (Gipuzkoa)

Etxaide kaleko eskola

Etxaide kaleko eskola <p>Etxaide kalean hasi zen eskolan, gero Zaldua biltegia jarri zuten lekuan. Sistiagaren emaztea zen maistretako bat. Hortik Mu&ntilde;oaren eskolara joan zen. Euskaraz ikasi zuen bietan. Gerra etorri arte ez zekien erdaraz. Gero, euskara galarazi egin zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-022-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxaide kalean hasi zen eskolan, gero Zaldua biltegia jarri zuten lekuan. Sistiagaren emaztea zen maistretako bat. Hortik Muñoaren eskolara joan zen. Euskaraz ikasi zuen bietan. Gerra etorri arte ez zekien erdaraz. Gero, euskara galarazi egin zuten.

Transkripzioa

- Holaxe ibiltzen giñan. ta geo ni lehenbizi eskolan hasi nintzanian'de "calle" etxaiden hasi nitzan. Oain do almazena bat "Zaldua", "Zaldua" zeon, oain ez dakit segitzen dun. Ta han ibili giñan eskolan bajo batian, "parvularios", ta geo hortik pasa nitzan ba zeara, "calle" campanario.
- Muñoan eskolara?
- Muñoana, Muñoan eskolara.
- Eta lehenengo hori, Zalduakua, hor nor zan maixua edo maistra?
- Maistra zan... Arzelus? Ez naiz goatzen. Bi ibili zian han: bat Sistiaga, bueno, Sistiagan emaztia zan. Zeatik Sistiaga zan bandako direktoria ordun ta haren emaztiak'e, ba, klasiak ematen zigun. Baiño ez naiz goatzen ondo zan lehenbizitik "calle" campanarion o zan hor, ez naiz goatzen ondo.
- Eta hor klasiak euskeraz izaten zian?
- Euskeraz, gerra etorri arte nik ez nakin erderaz. Ordun derrigor... begira, komuniyuak harrapatu zien, ordun komuniyuak bi iten zian: bat zazpi o zortzi urtekin ta bestia hamabi-hamahirukin. Eta zazpi urtekin nik euskerazko dotrina dana-dana [...], baiño geo sartu zian gerran eta galarazi in ziguten eta gero ez euskeraz eta ez erderaz, galdu nitun danak.
- Gerran ahaztu?
- Dan-dana han ahaztuta.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia