Xabier Isasti Etxeberria
Donostia (Gipuzkoa) (1928-2013)
Biografia
Donostiako erdigunean jaio zen, Etxaide kalean. Ama Hernanikoa zuen, baserritarra, eta aita donostiarra. Gerra aurretik euskaraz jaso zituen eskolak, besteak beste Muñoaren ikastolan, Kanpandegi kalean; gero, ostera, erdaraz. Maisua gogorra zuten, gainera, zigorrak jarri zalea. Kaian lehengusuak zituen, eta hantxe ibiltzen zen gustura: pilotarekin jolasean, bainatzen... Oporretan Hernanira joaten zen, eta izebari baserriko lanetan laguntzen zion. Gerraosteko gosea eta kontrabandoko trikimailuak gertutik ezagutu zituen. Eskerrak okindegi batean hasi zela lanean, ogia egiten, Grosen. 17 urterekin azaleko gaixotasun larria izan zuen, eta urtebete egin zuen sendatu ezinik. Ondoren soldadutza egitea egokitu zitzaion, Melillan, eta han ere gorriak ikusi zituen, gosearen gosez. Bueltan, Iberdueron hasi zen lanean, eta lan horretan jardun zuen erretiroa hartu arte. Hasieran bizikletan joaten zen batera eta bestera. Egia auzora ezkondu zen, 28 urterekin; Beasaingoa du emaztea.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-022 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute