Donostia (Gipuzkoa)

Gaztetan, Hernanira eta Errenteriara

Gaztetan, Hernanira eta Errenteriara <p>Gaztetan kuadrillan ibiltzen ziren mutilak, baina lotsatiak ziren. Errenteriara eta Hernanira joaten ziren. Kantuzaleak ziren. Osaba erdi bertsolaria zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-022-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan kuadrillan ibiltzen ziren mutilak, baina lotsatiak ziren. Errenteriara eta Hernanira joaten ziren. Kantuzaleak ziren. Osaba erdi bertsolaria zuen.

Transkripzioa

- Ordun gaztetan, ze, hasten ziñan kuadrilla, [...] taberna. Eta, eta lotsatiyak giñan gaiñea danak, lotsatiyak. Bakizu ze pasau zitzaten nei? Soldaduska jun nitzan, iñork ez zun andregaiyik eta ezer ez, ez, ez zun. Eta jun nitzan eta etorri nitzanian esaten ziaten, joe... nik dantzako're ez det sekula izan afiziyoik, eta total, juten giñan, o Errenterira, o Hernanira, ordun oso zea zan...
- Musika izaten zan.
- Bai, musika ta banda. Baiño beti banda bukatzen zunian juten... iristen giñan. Merendatzen genun, ba bidian, o askotan ba, Astigarragatik /Astiarratik/ barrena ba, zea sagardotegia, ta "al bote" ta hola ta. Geo iristeako, banda bukatua zeon, ta ostea buelta.
- Ta oiñez juten ziñaten ala?
- Bai, bueno oiñez, tranbian Astigarragaiño, baiño oiñez behin baiño gehiotan etorri gea trena galdu ta Hernanitik oiñez, danak kantari. Ordun oain baiño gehiyo abesten zan e?
- Eta, ze abesten zenuten, gogoratzen dezu, orduko abestiyak eta, zeintzuk zian?
- Bai, "Kalian gora, kalian behera" eta, bai. Ni oso, baserrin ta beti ni, abestu ta... Osoba nun, erdi bertsolariya zan, erdi bertsolariya ta...
- Nola zun izena?
- Jose Juan Etxeberria.
- Etxeberria.
- Jose Juan. Baiño garaiya hartakuak e, ez oaingo garayak. Oain gazteo iten dia bertsolarik, leheno, leheno zaharrak zian.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia