Donostia (Gipuzkoa)

Estropadak

Estropadak <p>Estropadak nolakoak ziren lehen. San Pedro ondo ibili zen urte batzuetan. Orio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-022-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Estropadak nolakoak ziren lehen. San Pedro ondo ibili zen urte batzuetan. Orio.

Transkripzioa

- Eta estropadak nolakuak izaten zian, jende asko juten zan ikustera?
- Bai, beti izan da jendia. Jakiña, izan zan urtebete iya... Beno, ez zianak izan zian urte batzuk e? Gerra denboan, gerra hasi ta bukatu ta geo, bi o hiru urte pasa zian estropadaik be. Geo hasi zian baiño ordun'de ez zan oaingo indarra. Ordun estropadak hemen gipuzkoan bakarrik iten zian; ez zian juten... Lehenbizikok etorri zianak Pedreña o izango zian, Santandertik eta hola. Eta ordun'de sesiyuk izan zian, baiña ordun Francon denboa zan oaindik
- Eta zeintzuk zian irabazten zutenak edo orduan ondo ibiltzen zianak?
- Ordun?
- Bai, estropadetan.
- San Pedro izan zan urte batzutan, San Pedro. Gaiñea oso patroiya oso zaharra zan... Nola zan hua? Ez naiz goatuko oain. Oso zaharra zan eta kanpoko balizak gaiña bista jetsiya izan behar zun, eta kanpoko baliza noa jun biher zun ikusteko, jartzen zuen ordun baporeko, barkuak zian asko, eta jartzen zuen haren parian kia botatzen zula. Ta harek karril, ez, karril ez... Nola zan? "Ita no sé cuántos". Ba ke aldea juten zan, ke aldea, ba zuzen juteko. Baiñon estropada bastante irabazi zun ordun. Geo Oriyo izan da hemen gehina irabazi duna, eta bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia