Agus Agirregomezkorta Isasi-Isasmendi LomiƱo
Ermua (Bizkaia) (1920-2013)
Biografia
Ermuko "Lomiñoneko" etxean jaio zen 1920an. Ines eta Patxiko gurasoek 9 seme-alaba izan zituzten eta Agus izan zen bosgarrena. Umea zela, 18 urteko ahizpa nagusia hil zitzaien eta amari laguntzeko eta haren mina arintzeko, nagusiaren papera hartu zuen. Gerora, gerrateak irten zuenean, ondo ikasia zuen bere betebeharra, eta senideak Bilbon preso zituela, bera arduratzen zen haiei jatekoa eta arropak eramateaz, bere izenean zegoen ibiltzeko baimenari esker. Victor Elejondo Barakaldoko maisuarekin ezkondu eta Zaldibarrera, senarra eskola-maisu zegoen lekura, bizitzera joateko eskaini bazioten ere, Ermuan geratu nahi izan zuen. Bi seme-alaba izan zituzten. 60 urte bete arte Ermuko parrokian katekista gisa ibili zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERM-040 | 2008 | Ermuko Ahozko Ondarea | Esti Gonzalez | ||
ERM-155 | 1995 | Ermua eta Eitzako euskara | Fernando Aranberri | ||
ERM-182 | 1995 | Ermua eta Eitzako euskara | Fernando Aranberri | ||
ERM-183 | 1995 | Ermua eta Eitzako euskara | Fernando Aranberri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute