Ermua (Bizkaia)

Santiago jaiak zelakoak ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-182-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bi mila biztanleko herria zen. Santiago jaietan gonbidatuak izaten zituzten etxean. Bezperan, ardoa debalde ematen zuten udaletxean. Zezen egunean, hogeita zazpian, sardinak banatzen zituzten. Santiago egunean meza, bandaren kontzertua eta pilota partidak izaten ziren. Santa Ana egunean Eibarko musika bandak jotzen zuen. Behin zezenketak ere izan ziren. Zezen egunean, emakumeak labaderoetan batzen ziren arropak garbitzeko eta mutilek aurreskua dantzatzen zuten labadero batetik bestera eta dantzara ateratzen zituzten neskak. Kalejiran joaten ziren kalerik kale.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia