Doktrina abadearekin; elizako hilarriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolatik irtendakoan doktrina ikastera joaten ziren abadearekin. Abadeak ere inoiz jo egiten zituen elkarrekin hizketan ikusten bazituen. Elizan hilarriak egoten ziren eta abadeei txakur handia ematen zitzaien haiek bedeinkatzearren. Abadeak: Zornotzako don Ignacio Estancona eta Bermeoko don Rufino Ibarra. Estanconaren arreba bere osabarekin ezkonduta zegoen eta ez zen hain gogorra, baina don Rufino abade gogorra zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ERE-005/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak
Transkripzioa
- Ta holan ibiltzen giñen eskolan. Gero handik urten ta elizara dotriñara ta abadiekañe. Abadiek ba batzutan ondo hartzen gaitxuen hurrungo bueltan hutsik eitxen bagendun edo inori berba edo eitxen bagendun paluaz burutik behera eta egurre.
- Abadiek be bai paluaz?
- Bai, bai, bai. Sakristerixan, sakristerixan, badakizu nun dauen, ba han elizan len pater noster-ak eta sepulturie, akordetan zara sepulturiaz?, ta txakur handixe-ta sepulturie bota biher zan eta abadik ibiltzen ziren ta isipue, palue, isipue baia zuluk eindde ta txarrixe hiltzen zanien musturreko bizarrak kendu txarrixeri ta hantxe sartun ta ebai ta hori ixeten zan isipue. Ta sakristerixan eukitxen ebien abadiek sepulturarako ekarteko, haregaz bedeinkaziñue botata txakur haundixe boltsara. Ta ba, ba, txakur haundixe, errezau eingo eben konteixu, eta horretan ibiltzen giñen ta ikusten bagaitxuen berbetan, eitxen bagendun berbarik edo albokueri ziri edo hartun ta burutik behera harek be. Haregaz paluaz e! Isipueaz burutik bera drik eta drak.
- Isipuaz jo?
- Bai.
- A bai, e? Ha sendue zan, ezta? Mazizo-mazizue.
- Bai bai. Ikusi zendun ala?
- Isopue? Bai.
- A, izeutu zendun, e?
- Bai bai. Badakit nik zer dan isopue.
- Isipue, bai, bai bai. Ba hareaz abadiek be.
Egilea(k): Ariane Ensunza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!