Ereño (Bizkaia)

Elizako hilarriak; abadearekin gertatutakoa

Elizako hilarriak; abadearekin gertatutakoa <p>Elizan hilarriak egoten ziren. Baserri bakoitzak bere hilarria izaten zuen eta hura zaindu egin behar izaten zen. Bere izebak, abadearen arrebak, urrutiago zeuden baserrietako hilarriak zaintzen zituen. Behin abadeak jo egin zituen bera eta beste lagun bat eta izebak gero gogor egin zion abadeari. Honen inguruko kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizan hilarriak egoten ziren. Baserri bakoitzak bere hilarria izaten zuen eta hura zaindu egin behar izaten zen. Bere izebak, abadearen arrebak, urrutiago zeuden baserrietako hilarriak zaintzen zituen. Behin abadeak jo egin zituen bera eta beste lagun bat eta izebak gero gogor egin zion abadeari. Honen inguruko kontuak.

Transkripzioa

- Goikolako Ereñora etorten zan, elizara, Omakue, Goikolakue. Ta Goikolakue oin´e Nabarnizera harrezkero baia nik ezagutuniko Goikolako zaharrak Ereñon dauz ya. Ereñora ekarritxe. Ta gero sepulturie. Ezetu zendun sepulturie? Sepulturie. Ta klaro, geixotu zan gure abadi hori, tio esaten eusten, esateko berari “tio” esaten eusten, beran lobak nire lehengusuk zin lez, ondo gogun dekotez “Maria Luisa, niri ez esan gero Don Inaziorik, e! Niri esan tio, e! Zeure lehengusuen moduen, tio.” Ta bueno, ba, tio geixotu zan eta tiak eukitxen eban sepulturan ardurie ta Goikolakue ta ez dakit nungue ta hamen Akordakue eta hainbat sepulturak imiñi eta kendu ein biher ixeten ebazen Domeketarako. Ta tio geixotu zan.
- Ez eban bakotxak berana ipintxen?
- Ez. Urrekuk bai.
- Etxe bakotxekoak ez zaban beran sepulturie ipintxen?
- Bai. Elixaldekuk be bai, baia ostantzien Elixaldeko jentik-eta, Akordakuek-eta, Basetxetakuek-eta, Mendiandiko-eta, Goikolakue-ta...
- Horren kargue, ezta?
- Ba, tiak horren kargue. Eta bueno, domeka baten ba bagauz han, tian etzien eta bera ba ebillen biherrien eta abadiek geixorik eukon nebie eta esan euskun baze “Zoieze ta sepulturak batu ein eiztazuz”. Hainbeste sepultura. Ta jun giñen Juan Jose, nire edadekue, sei hillabete ni baiño zaharraue, hondiño bizi da Madrillen, badakixu Madrillen ta Madrilleko familixe hondiño bizi da ta jun gara bixok, jun gara bixok ta abadie sekritarixan ta guk ez gendun jakin sekritarixan badau. Ta ganera olgetan ez giñen ibilli, Juan Jose ta ni trapuk altzetan ta Juan Jose niri esaten “Hori, hori be bai, hori be bai”
- Agintzen ha!
- Urteten dau sekretarixatik geure abadi horrek isepuaz ta bri-bra Juan Joseri ta niri be bai ta Juan Josek ospa ta trapuk euezen lekun bota elizan zabal-zabalik eta kanpora! Ta trapurik barik tiañe ta “Zer paseu jatzue?” “Hauxe, hauxe ta hauxe, ta trapuk nik jaurti dotez, joten etorri dxate-ta” Ta bueno, gero abadi hori tiañe, hor Elvira bizi dan etzien bizi zan apopillo neska zahar bateaz, Pedron-ta, tio Pedro? Haren tia zahar bat, Antonia. Ta Serafiña ez dekozu entzuterik?
- Ez.
- Ez dekozu entzuterik...Harexekin bizi ixen zan abadi hori. Ta kontixu konturetu zan, kontixu, txarto ein ebana ta gero tiañe elizara orduko tiañe, eskuek holan igurzten zitxuzen ta altue bera e! Gallardue zan. Ta tia minddute, trapuk be plantxeta eukitxen zitxun-ta zabaldu bota nitxunien ta...eta bueno, ia ze ein dotzien umieri ta behera botaten egon dila ta sepulturak altzauten ibili dila ta tiak ein dotzon gogor abadi horreri ta gero zer esan ez dakixela, baia geuri golpe ederrak buruen, zer esan ez dakixela baia golpe ederra buruen. Ta gero abadi hori etxera jun zanien, tire jun ta atzera zelan edo halan doblau ta ipiñi ta plantxeute egoten zien holanik elegante, almidoiaz plantxaute, bai.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia