Gabiria (Gipuzkoa)

Bainuetxea komentu bihurtu eta komentua lantegi

Bainuetxea komentu bihurtu eta komentua lantegi <p>Pasiotarrek bainuetxea erosi eta komentu bihurtu zuten. Bainuetxe zen bitartean, ur beltza (ur sufretsua) zegoen, oso dotorea zen. Gaur egun, lantegi bat dago bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pasiotarrek bainuetxea erosi eta komentu bihurtu zuten. Bainuetxe zen bitartean, ur beltza (ur sufretsua) zegoen, oso dotorea zen. Gaur egun, lantegi bat dago bertan.

Transkripzioa

-Hemen pasiotarrak egon zien baita, ezta?
-Bai, pasiotarrak eon zien. Geo hemendik Urretxura jun zien.
-Pasiotarrak zer zeuken etxeren bat hemen?
-Komentue, hemen. Baiñuetxea zan hori, geo hori erosi ein zuen.
-Lehenbizi baiñuetxea zeon hor? Nun zegon?
-Bai, bainuetxea. Hortxe dao. Oain ez da ikusten. Oain’e hor dao.
-Gabiri ala Ormaiztegi zan hori?
-Gabiri. Ormaztegin’e bazan e, Ormaztegin beste bat zan. Ormaztegin, han, zubie pasatzen dan azpin zan. Nik Ormaztegiko balnearioa funtzionatzen ikusi non nere denboran.
-Gabirikoa ezautu zendun?
-Ez, ez, ez. Gabirikoa nik ezautzeako pasiotarrak hartuta zeukien.
-Zer izen zun baiñuetxe horrek?
-“Baños de Gabiria” esaten zioen. “Baños de Gabiria”.
-Horko urak zer eukitzen zun, zer berezitasun zun?
-Horko udek, oain’e hor badao, hor barrun itturrie, “agua sulfurosa”. “Ur beltza” esaten diou guk, ur beltza. Arrautza ustelan gustoa eo eukitzen don ura da hori. Hori omen zan. Oaindi hor dao itturrie, baiño hori baiño gehio, beste batzukin nahastuta hola. Izugarrizko baiñuetxe elegantea emen zan hori e!
-Gaur egunen zer dao, lantegin bat hor?
-Bai, hor Edersal dao. Mosaiko txiki hori eitten due hor. Ni, neu’e ibili nitzen ni hor lanen.
-Oseake, dotorea zan.
-Izugarri, hor lokal batzuk... Ni pasiotarrai aittuta nau, ikaragarri. Garai haitan, ez dakit ze garai izango zan, ikaragarri dotorea zala. Onenetakoa zala.
-Pasiotarrak egon zien, ordun, gero, hori erosita.
-Bai. Hori erosi zuen. Badet nik hor, liburun bat bada, ze urtetan erosi zuen eta dana, zenbat diru pagatu zuen eta dana. Nik oain burun ez dauzkat. Pasiotarrak eon zian, bai.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia