Zarautz (Gipuzkoa)

Herriko eraikinak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-108-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen herrian fabrika gutxiago eta txikiagoak zeuden. Beren familiak zer ezizen eduki izan dituen aipatzen du. "Purpurina" fabrika non zegoen azaltzen du; txakolin-fabrika bat jarri zuten haren ordez. Torreoia txikitatik ezagutu izan du.

Transkripzioa

- Fabrika asko al zeuden leno, oain konparaturik?
- Han goyan? Honbre.
- Herriyan, herriyan!
- A! Herriyan! Ba, bai, gutxiyo zeuden. Uain askoze zea geyo dao: komodidade geyo, pabrika, nola esango dizut, ba, nik? Muebliak eta… Leno’re izaten zian e? Baiña txikiyo.
- Nola deitzen dizute, zuen familiko ezizen bat o?
- Ba, guk, ez dakit, guri esaten ziguen “Las chicas de las Purpurinas”. Esaten ziguen. Eta oain, ba, hemen, ba hemendeitzen diyoe “Amaskarkuak”.
- Purpurinan fabrikak nun zeuen gutxi gorabehera?
- Ba, Azpeiti kamiyuan, hemendik kilometro t’erdi hola. Uain ez dao e? Uain ez dao fabrika hori.
- Ze egin zuten berarekin?
- Ba, geo itxi zuen, eta jarri zuen txakolin, txakolin-fabrika. Eta uain, uain ez det uste ezer daonik.
- Txakolin-fabrika horrek nola izena zun?
- Ba zan Roke, Roke Eizagirre.
- Ezautzen al zenituen pertsona horiek?
- Baaai, bai, oso ezagunak dia.
- Zer zian, hemen Zarauzkuak dia?
- Zarauzkuak, bai, Zarauzkuak. Hamen dazkae alabak eta danak ezkonduta.
- Lendikan ba al zegoen torreoia?
- Baaai, nik ezautu nun txikitatik hori. Txikitatik.

Egilea(k): Yolanda Cuenca

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia