Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Irakasleak eta irakasgaiak

Irakasleak eta irakasgaiak <p>Irakasleak ez ziren oso gogorrak. Marrazketako irakaslearekin askotan Aquariumera joaten ziren marraztera. Marrazketa lineala gustatzen zitzaion berari. Zer gai ikasten zituzten aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irakasleak ez ziren oso gogorrak. Marrazketako irakaslearekin askotan Aquariumera joaten ziren marraztera. Marrazketa lineala gustatzen zitzaion berari. Zer gai ikasten zituzten aipatzen du.

Transkripzioa

-Irakasliak, maistrak eta zelakuak zian, gogorrak?
-Bueno. Profesorek. Hain goorrak ez, segun, batzutatik bestera bere diferentzikin baiño ez, hain goorrak ez, ez, etzien. Dibujokoa, berriz, el profesor Camps, harrek askotan eamaten giñutzen al Acuarium. Karpeta haundik hartu zea azpin, besa azpin, eta beakin batea ta taldea Aquariumna. Aquariumen ba bai, bazen han arraiek eta hola baiño ibili eiten zien haek. Ordun kristala jotzen giñen eta gelditzen zienen ordun in ber dibujue.
-Zuk ondo dibujatzen zendun gaiñea.
-Bueno, eztakit. Lineala're bai, lineala gustatzen zitzaien gaiñea. Eta bueno, holako, holako komerik.
-Ze ikasgai gehiago eukitzen zenduen, Dibujua ta ze gehiago?
-Danak, danak. Geografía, Historia, enfin, Gramática, Aritmética, danak, horik danak. Baiño...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia