Tolosa (Gipuzkoa)

Gerraostean ere 'Xabiertxo' liburua

Gerraostean ere 'Xabiertxo' liburua Gerraostean, eskolako sistema aldatu zen: euskara kendu eta erdaraz eman behar izaten zuten eskola, nahiz eta erdaraz ia ez jakin. Hala ere, <em>Xabiertxo</em> liburua erabiltzen zuten baita gerra ostean ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-019-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerraostean, eskolako sistema aldatu zen: euskara kendu eta erdaraz eman behar izaten zuten eskola, nahiz eta erdaraz ia ez jakin. Hala ere, Xabiertxo liburua erabiltzen zuten baita gerra ostean ere.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu gerrak mutil koskorretan harrapatu zintun.
- Bai, nik bederatzi urte, zortzi-bederatzi urte.
- Ta oaindik eskolan?
- Bai, eskolan, alegiya.
- Ta kanbiatu zan eskola ordun?
- Bai, ordun eskola beti euskeraz itten gendun, beti euskeraz zan eskola beti. Gero zorioneko Franco hoi, hoi jarri zan Franco ta fuera euskera e ta eun batetik bestea euskera kendu in ziun. Ta erderaz guk tutik ez genekiun erderaz ta errezatu erderaz itten zuen, errezatu erderaz itten zuen apaizak eta maestra neskamea zan. Ta hala legea eman zien ta eun batetik beste dana erderaz. Ta guk hala euskeraz itten gendun pixkat pixkat, zeatik hitz ein behintzat guk euskeraz beti hitz eiten gendun, nola erderaz ez genion tutik ez genekiun ta.
- Ta apaiza euskalduna izango zan ba?
- Apaizak erderaz ta euskeraz bita, ondo itten zuna. Apaiza estudiokoa izaten da ta, hoi bita ondo ingo zun harek.
- Ta eun batetik bestea danoi euskeraz itten zizuenak oain erderaz?
- Bai, bai. Beti euskeraz. Eun batetik bestea legea etorri zitzaien, ta hemendik aurrea erderaz etorri alegia Franco ta erderaz hitz ein berko da, erderaz in berko da ta euskeraz aitzen giñen, zeatiken ez gendun, ez genion dena obeditzen. Baiño beak, beak legea ekarri ziun erderaz baiño nola guk euskeraz, erderaz bat ere ez genekiun-ta, baiño erderaz hitz eitteko elizan zeozer errezatu edo erderaz zeoze ingo zun baiño gaiñontzekoa euskeraz iten genun.
- Beak klasea euskeraz ematen zizuen?
- Bai, bai; euskeraz iten zan, nola ba erderaz? Euskerazko liburuk danak giñuzen-ta: 'Xabiertxo' esan dizut ba! Beste liburuik ez zan azaltzen han. Ordun, Francok nik ez dakit, Francoren, ordun diruik ez zun harek izango ta eskola erderaz euskeraz ta erderaz eman ber ta erderazko liburuik ez zuen ekarri.
- Legea bai baiño...
- Hitz ein ta euskeraz itteko erderaz itteko, baiño erderazko liburu bat ez zuen ekarri. 'Xabiertxo' goitik ta 'Xabiertxo' behetik.
- Ta hua erderaz ezin letu.
- Hua euskeraz, ta gu 'Xabiertxo'kin ibiltzen giñen. Geo hola izan zan, baiño beti euskeraz eutsi genion ta.
- Ordun apaizak uzten zizuen'e bai?
- Bai, bai, uzten ziun; bai, bai, euskeraz hoixe uzten ziula beharko gaiñea! Ez, ez; ez ziun ematen, ez ziun ematen. Bertakok zien ta.
- Batzuk kastiguak ematen zituen?
- Bai, baiño ez, ez, guri ez.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia