Lekeitio (Bizkaia)

Hiru estanko zeuden

Hiru estanko zeuden <p>Eskolarako liburua, katona, eta gainerako materiala estankoan erosten zuten. Hiru estanko ditu gogoan, non zeuden azaltzen du. Burko-azalarekin (almohada) egindako zakuarekin joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolarako liburua, katona, eta gainerako materiala estankoan erosten zuten. Hiru estanko ditu gogoan, non zeuden azaltzen du. Burko-azalarekin (almohada) egindako zakuarekin joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta libururik-edo?
- Guk normalian erosi, halakuak, katona-edo lehelengoko ‘aeiou’ eta holakoixiak.
- Eta nun erosten zenduen ba?
- Estankuan.
- Estankun saltzen eben?
- Bai, lapixak-eta estankuan.
- Zenbat estanko euazan orduan, bat? Estanko bat?
- Lekitton? Bai hiru be bai. Goiko kalian bat, goiko kalian, ezagututen dozu Mari, Mari? Anton, bestia Arranegidxan. Ontxe hil da ha estankeria, Arranegikua. Eta beste bat eon zan auntxe pasteleridxa... zein da hori? Hori, loteridxak-eta saltzen dabena. Hantxe eon zan beste bat.
- Ta orduan bertan erosten zenduezen liburuak?
- Bai, estankutan. Lapixak-eta, baakixu. Txori txikidxa, iual, lapixa, baiña txori txiki... ia. Lapixa zorroztu ta, igual erdittik bi eitten zan lapixa.
- Kutxilluagaz, ezta?
- Bai, zepilluaaz.
- Ta eskolara gustora?
- Eskolara jun [...], poltsarik be ez [euan[ orduan ta ezer be ez. Zakua.
- Zakua?
- Zakua etxin eindaa, almuada azalaaz-edo.
- Zeren azalagaz?
- Almuda azalaaz, almuda azalaaz.
- A! Almuda azalagaz.
- Ordun ez euan dirurik be. Ordun bost pezeta asko zan.

Egilea(k): Julen Zamora Jauregi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia