Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Familiako giroa

Familiako giroa Etxean ez zitzaien gustatu Kontxak eskola utzi izana. Geroago, josten ikasi zuen Beasainen, eta ondo etorri izan zaio etxeko gauzak eramateko. Ikasten zuenean, Errepublika zegoen. Aita errepublikanoa zuen, eta hainbat aldizkari eta egunkari irakurtzen zituen. Baserritarra, baina jantzia zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean ez zitzaien gustatu Kontxak eskola utzi izana. Geroago, josten ikasi zuen Beasainen, eta ondo etorri izan zaio etxeko gauzak eramateko. Ikasten zuenean, Errepublika zegoen. Aita errepublikanoa zuen, eta hainbat aldizkari eta egunkari irakurtzen zituen. Baserritarra, baina jantzia zen.

Transkripzioa

-Planto ein zenduenen etxen nola hartu zizuen?
-Etzien ze haundiik ein. Gero ein nun uda hortan. Klaro, hori ekaiñen bukauko non kursoa, eta ein non, uda hortan Beasaiñea juten segi non eta egin non josten ikasi. Kortea ta. Gero oso ondo etorri zat. Ez kanporako josi dealako, baizik eta etxen famili haundie izan gea, hok e zazpi seme-alaba badie, eta ordun ba hau konpondu ta bestea zeatu ta. Oso ondo etorri zitzaian hori're. Eta hola.
-Ikastea utzi zenuenean zer zan, Errepublika garaia ordurako edo nola zan?
-Bai, Republika zeon.
-Eta ze giro zeon ordun? Zuen aitte republikanoa zan da.
-Bai baiño gure atte ez taberna batea ta iñoa etzan juten. Harrek lana, eta gero hori "El Mundo Avícola" rebistea Barzelonatik eta. Madritik eztakit ze zer zeatzen (z)un, periodiku zeon ordun, enaiz akordatzen. Eta hure hortan betaurrekok hola sudurren punttan jarri ta hure, hure baserrikoa baiño, eztakit nola esan.
-Ilustratua.
-Beste gauza horitan ibiltzen zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia