Kontxa Intxausti Peña
Ormaiztegi (Gipuzkoa) (1919-2015)
Biografia
Ormaiztegin jaio zen 1919an. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Aizarnazabalgoa. Sei anai-arreba ziren. Aita baserritar ilustratua eta errepublikazalea zen. Kontxa eskolan lehenbizi Ormaiztegin, gero Beasainen (mojetan) eta, azkenik, Donostian ibili zen batxilerra egiten. Gerora josten ikasten ere ibili zen eta bederatzi urte egin zituen lanean Donostiako "Almacenes Beñaranen" eskularru eta galtzerdiak egiten. Gerra garaian herritik ihes egin zuten, lehenbizi Bilbora eta geroago Santanderrera. Handik itsasontzian Frantziara eraman zituzten hiru ahizpa eta osaba zaharra; urtebete inguru egin zuten Arnay-le-Duc herrian. Herrirako itzulera gogorra izan zen, baserria hustuta aurkitu zutelako eta, gainera, guraso eta anai-arrebek hainbat kartzelaldi bizi behar izan zituzten. Miguel Mari Irizarrekin ezkondu zen, "karroiletakoa" (karroegilea), eta hura familia-tailerra enpresa bihurtzen ari zen, gerora Irizar autobus fabrika ospetsua izango zena. Zazpi seme-alaba izan zituzten. 1970ean Madrilera joan ziren bizitzera familia osoa eta 1985 inguruan, handik itzuli zirenean, senarrarengandik banandu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORM-001 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane Agirrebeña | ||
ORM-002 | 2008 | Euskal Herriko Ahotsak | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute