Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Osabak Beasainera itzuli behar

Osabak Beasainera itzuli behar Ormaiztegin gelditutako izebei idazten zieten Frantziatik. Haien bidez, familia guztiaren berri izaten zuten. Osaba Frantziatik Irunera etorri zen, agindu baitzuten beren ondasunak utzi zituzten jabeek komandantziara azaldu behar zutela. Han azaldu zenean, atxilotu egin zuten. Baina alkateari esker, aske utzi zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ormaiztegin gelditutako izebei idazten zieten Frantziatik. Haien bidez, familia guztiaren berri izaten zuten. Osaba Frantziatik Irunera etorri zen, agindu baitzuten beren ondasunak utzi zituzten jabeek komandantziara azaldu behar zutela. Han azaldu zenean, atxilotu egin zuten. Baina alkateari esker, aske utzi zuten.

Transkripzioa

-Eta han zeundeten denporan euki zenduten kartaz edo hemen gurasuekin-da harremanik?
-Bai. Hemen Ormaztein geratu zien atten, nere atten bi arreba ezkondu ta; bi, gaiñea, zeren, zea, alargunduta. Haek hemen geldittu zien, da gu Frantzira jun giñenen hairi idatzi giñen?? Nunbait atta-amak Santanderren geldittu zienen e hairi idatzi zien. Ordun haien bitartez guk jakin gendun eta gurasok e bai. Hori genduken zea. Eta ordun harek esan ziguen ba nola atte ta ama geldittu zien eta anaie, hiruetan gaztena, ba Batallón de Trabajadores-etaa eaman zuela eta hola. Eta gu ba han genden hiru-lau laun, eta ya ailleatu zan hirugarren hille o, ailleatu zan hori eta bueno ba batetik bestea jarri ziguen "la frontera de Barcelona o la frontera de Irun", esan ziguen. Eta guk ya ke izebak hemen , etxea're hor zeon eta atta-amak Santanderren-da, bueno ba, Iruna. Eta hortako aurretio izeba horitako batek idatzi zion osabai, osea, gure atten anaia, gukin bizi zan horrei, esan zion nola etorri zan ordena bat halako egunetako presentatzeko "los que habían abandonao sus bienes". Periodikon sobra ere etorri zan.
-Hura zan etxeko jabea, ezta? Tellerizarreko jabea bera zan.
-Jabea bea zan, bea zan, bai. Amerikatatik etorri ta sobra ere bea, etxea ta etxetik gora zeren terreno harek danak. Eta ordun ba han hitz ein gendun, aiuntamentura jun da ein ziguen zertifikadu bat. Klaro, trenen sartu Dijonen eta Irunaiño sin saber decir ni "oui", harek ez zekien frantsesez ni "oui". Ta, klaro, edadea ta bakarrik; eta klaro, etorri in behar izan zon egun hortaako, izentatuta zeuken eun hortako. Eta ordun izebak, izeba eamatea jun zan Iruna, eta harrek lagundu zion, eta, klaro, ordun komandantzie zeon Beasaiñen, eta hautza presentatu behar zun. Jun zien bik eta kuestioa da han detenittu in zuen.
-Osaba hori?
-Ordun izeba jun omen zan alkatena eta esan omen zion, ezaguna zun, da esan emen zion: "Aizu, Martin, hola ta hola, hau ta hau gertatu da eta aber ze ein leiken o zer". Eta esan, bueno, "Nere esku daon guztie, nere aldetio daon guztie eingo det" esan ziola. Eta hala hurrengo egunen libratu zuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia