Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Frantzian lanean

Frantzian lanean "Tapaculosak" (larrosaren parte gogorra) jasotzeko lana eskaini zieten. Zer komeria izaten zituzten haiek biltzeko kontatzen du. Irabazitako dirua etxera gutunak bidaltzeko erabiltzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Tapaculosak" (larrosaren parte gogorra) jasotzeko lana eskaini zieten. Zer komeria izaten zituzten haiek biltzeko kontatzen du. Irabazitako dirua etxera gutunak bidaltzeko erabiltzen zuten.

Transkripzioa

-Gero hortan gendela esan ziguen "si queríamos recoger tapaculos". Bakizu zer dien?
-Ez.
-Horik die larrosan orrik atzekalden eukitzen due ba holako gauza goor bat; larrosan orrie ta gero atzekalden. Hori, bai. "Tapaculos" esaten zaio horri. Eta horik. Eta "para qué?" "confitir" (confiture) esan ziguen. Konfitura. Ba eztakit, aizu. "Confitura aquello?" Eta "a franco el kilo que nos pagarían". Bueno.
-Hori batzia, ezta?
- Bai, bai. Hori billatu ta. Ordun zeren hola itxiturak behiekin, behiek eta zezen bat. Eta hurrengo besta bat, eta hurrengo besta bat. Bastante... Suiza aldea zeon hori ta eztakit horregatio o zer; kuestioa da ba juten giñen eta bat geatzen zan beti ate ingurun eo, eta bigilatu zezena nundik noa zebillen. Egurrek hola bi eo hiru tabla zeuzken. Klok-klok!, eitten zun, klok-kol! Eta jendea ba zeak harrapatzen-da bueltan. Eta halakon baten: "badatorrela, badatorrela!", ta-ta-ta danak ate aldea; ateik etzeon, lekue, irtetzeko lekue ta. Hola, hola entregatu ta bueno ba, "a franco el kilo" pagatzen ziguen, eta harrekin sobrea ta seillue ta honea eskribitzeko, guk bost xentimo ez genduken. Je-je, ta hola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia