Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Arnay-le-Duc herrian finkatzen

Arnay-le-Duc herrian finkatzen Frantziara iritsi zirenean, trenak eta autoak zeuden haien zain. Beraiek Suitzako mugako herri batera eraman zituzten. Eta handik, Arnay-le-Duc herrira. Eskolako pabiloian prestatu zieten lo egiteko lekua. Gerora, harraska eta sua prestatu zieten; eta arropa kaleko latsarrietan garbitzen zuten. Gauzak erosi bai, baina ez zituzten ordaindu behar izaten. Kontxak frantses gutxi zekien, eta harekin moldatzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frantziara iritsi zirenean, trenak eta autoak zeuden haien zain. Beraiek Suitzako mugako herri batera eraman zituzten. Eta handik, Arnay-le-Duc herrira. Eskolako pabiloian prestatu zieten lo egiteko lekua. Gerora, harraska eta sua prestatu zieten; eta arropa kaleko latsarrietan garbitzen zuten. Gauzak erosi bai, baina ez zituzten ordaindu behar izaten. Kontxak frantses gutxi zekien, eta harekin moldatzen zen.

Transkripzioa

- Eta horrea aillegatu giñenen sobra ere ba trena zeuken preparauta ez dakit zenbait kotxekin, eta bueno, hautza sartu, beste kotxea sartu, beste kotxea sartu, eta trena abittu zan, eta aldin behin geldittu eta kotxe bat estazio hartan geatzen zan, kotxe bat han barrun zijon jentekin. Hurrengo berriz e benga ta benga ta benga, ta hurrengo estazio baten beste kotxe bat eta hola. Ta gu eaman giñutzen hasta Dijon. Eskubi aldea hor Suizako fronteran bastante gertu. Bastante gertu o bueno. Hautza eaman giñuzen. Ha utzi giñuzen eta handik autobusen herri batea, ez dakit, berrogeta hamar kilometro hola egongo ziela esaten zuen. Arnay-le-Duc, Cote d'Or, Hautza eaman giñuzen, hogeta hamar giñen. Ordun uda partea, klaro, ekaiñe ez, maietza, agostue, agorra, aber. Garagarrille, uztea, aber. Julio, agosto, setiembre. Hiru hillabete izaten die hor udan, ezta, oporrak? Bai. Eta ordun eskolako pabilloia libre zeon, eta ordun in ziguen buelta guztin ohiak jarri, ohiak: bi banketa, hiru tabla eta gaiñen txorrokakin indako koltxoiak. Bakizu txorroka zer dan?
- Bai, artuan...
- Azal lehorra. Osea, txorrokakin indako zeak. Eta bueno ba, buelta guztin berdin mahi luze bat. Hoeta hamar laun, attonak, amonak eta gaztek eta umek, osea, "tuti le clas" esaten dan bezela.
- Eta hizkuntzakin?
- Hizkuntzakin? Ba gu geron arten-ta oso ondo. Gero genduken, in zuen zea bat, ez det esango, teillatu txiki bat ein zuen kanpon eta han jarri zuen, klaro, fregaderea, eta bestea zer zan? Fregaderea ta sue. Klaro, bazkariek eta itteko ta ontzik garbitzeko. Gero erropea ta hori etxeko labaderotan, kaleko labaderotan, ordun kalen zeren labaderok, hemen e egon zan Ormaiztein e, eta kaleko labaderotan han garbitzen giñuzen erropak. Bestek bezela. Eta erosketak eta itteko izaten giñen hiru-lau asten, emakumak han gendenak. Erosketaik ein, libretak genduzken, erosketak ein, guk ez genduken bost xentimoak, baiño gobiernuk paatzen zola esan ziguen. Izango zan "Gobierno de Euzkadi, por supuesto". Ordun dana apuntauta ta zeatzen gendun ta. Eaman, preparatu ta, osea. Gero mahien jarri danak han, bazkaldu ta.
- Zelan egiten zenduen, erosi eta pagatu ez?
- Ez ba, apuntatu libretatan, apuntatu libretan. Eta nik ordun nola ikasi berri nun, da frantsesa nekin; oain ez dakit. Baiño "le pome de terre" eta "no se qué ta, osea ke" bai. Eta hola ibiltzen giñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia