Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Familia bakarra gerra-denboran Ormaiztegi uzten

Familia bakarra gerra-denboran Ormaiztegi uzten Herrian alkateak beren kontra zeuden, baina herrikoak ez. Beraiena izan zen familia bakarra gerra garaian Ormaiztegitik irten zena. Gerrak 15 egun iraungo zuelakoan egin zuten alde.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herrian alkateak beren kontra zeuden, baina herrikoak ez. Beraiena izan zen familia bakarra gerra garaian Ormaiztegitik irten zena. Gerrak 15 egun iraungo zuelakoan egin zuten alde.

Transkripzioa

-Orduan herrixan ez zeuan iñor laguntzekorik-edo?
-Bueno, jendea normalen bai; oaiñ, autoridadek, lehenengo egon zan alkatea eta beste horik bik behintzat batez. Gure kontra. Zeatik ez dakit.
-Famili bakarra izan zineten, ezta, irten zana?
-Bakarra. Motillek eta bai irten zien, e, etxetatio ta Bilbaora jun ta tal, baiño familie osoa gu bezela atea itxita jun gu bakarrik. Ta guk ordurako ya ba hainbeste hegazti eta hainbeste zea bagenduken, baiño... Holakoik pentsatu gabe, klaro, hori dana pentsatu bagendu, ez dakit.
-Azkenian hoberako izango zala pentsatu...
-Klaro, klaro, klaro! Hegaztik-eta tiroka-ta zean da, "goazen hemendio!". Esanez bezela hamabost eun iraungo zola gerreak-eo hola esaten zan. Hamabost eun, bai. Eta bueno, hola, hola irten giñan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia