Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Feriak

Feriak <p>Beasaingoa baino handiagoa zen Ordiziako feria, baina amak bezeroak Beasainen zituen, eta ez zen Ordiziara joaten. Beste feriatara ere ez zen joaten. Gerora, merkantzia eramaten zuten garraiolariak azaldu ziren. Amak Beasainen erosten zuen arropa, feriatik bueltan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beasaingoa baino handiagoa zen Ordiziako feria, baina amak bezeroak Beasainen zituen, eta ez zen Ordiziara joaten. Beste feriatara ere ez zen joaten. Gerora, merkantzia eramaten zuten garraiolariak azaldu ziren. Amak Beasainen erosten zuen arropa, feriatik bueltan.

Transkripzioa

-Feria haundia egiten zan Beasaiñen?
-Beasaiñen ez haundie. Betitik Ordizi izan da feri haundie, haundigokoa ta, bai. Oain bertan'e ba bai. Baiño hure behiñ hasi zan eta klientela jende ezagune ta zeuzken da. Konfiantzazko arrautzea, eta bueno ba, oillandanak zerenen oillandanak eamaten [zittun] aparte, eta bai, ondo.
-Eta beste feria batzutara joaten zan, Zumarragara edo?
-Ez, ez, ez. Beste feritaa ez, beti Beasaiña.
-[...] autobusa hartuta?
-Bueno, leheno, lenengo-lenengo estaziora igual eamaten zuen. Edo sagar garaien saski saarrak da tal da karretillan-ta jarri ta estaziora trenen. Ta gero Beasaiñen eoten zan estazion baita un tal, transportistea zan, Azurmendi o eztakit nola zan Beasaiñen. Nei ahaztu eitten zat. Ba harrek eamaten zittun, gehigo're juten zien Mutillo (Mutiloa) aldetik etorrita o, zeatik Lierni aldetik eta, juten zien, autobus o dalako hortan eamaten zittun plazaraiño, estaziotik plazaraiño, karga horik eamaten zien, da hola hasi zien. Gero ia hasi zan autobuse, ta ia autobusen, etxen paren geldittu, kargatu ta ia harrekin juten zan.
-Zer zan, herriko bat?
-E, Alegi.., este..., Gabiri aldekoa. Nola zan hori?
-Arrondo?
-Ez, Itzaiti baiño aurrexeago eskubitara daona?
-Barretxe.
-Barretxe. Hor juten zan. Eta gero ba hori, erropea zala o zer behar zan Beasaindik normalen Cortes-enen eitten zun erosketea. Cortes, en la tienda, han zeuken konfiantzea, eta hola.
-Feriara joan saltzera eta gero bueltan etxerako...
-Hori da. Ze behar zan ba han denda hartatik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia