Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Gerra sortu zenean, komitea Ormaiztegin

Gerra sortu zenean, komitea Ormaiztegin Nafarrak Beasainen sartu ziren, Donostiarako bidean. Inguruko jendea ere gerturatu zen Ormaiztegira, eta komite bat sortu zen kanpotik zetozenak nola antolatu eta non gelditu erabakitzeko. Komite horretan osaba Juan Mari ibiltzen zen lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nafarrak Beasainen sartu ziren, Donostiarako bidean. Inguruko jendea ere gerturatu zen Ormaiztegira, eta komite bat sortu zen kanpotik zetozenak nola antolatu eta non gelditu erabakitzeko. Komite horretan osaba Juan Mari ibiltzen zen lanean.

Transkripzioa

-Osaba Juan Mari komitea-ta gerra hasierako hortan eta, nola izan zan?
-Hori gertatu zan ba, klaro, naparrak sartu zien, naparrak edo dana dala, sartu zien Beasaiñeaiño, ta geo hor ein zuen Donostirako bidea hartu, Donosti hartu nahi zuen. Ordun hemen geldittu zan frentetxo bat bezela. Ta gero inguruko herritatio ta jentea ihesika ta honea. Etortzen zien honea ta ba, ordun bainuetxea zeon hemen, eta bueno ba, baiñuetxen, e, baiñuetxen jartzen zittuen, nunbait jarri behar jendea. Komite bat eo zeatu zuen, formatu zuen, eta bueno ba, kanpotik zetorrenak eta gero ze in behar tzan eta ze komeni zan da. Gauza horik danak ba osaba Joan Marik zeatzen zittun. Bea bakarrik etzan izango, baiña bueno, buru, bastante buru eitten zuna bera zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia