Oiartzun (Gipuzkoa)

Desertoreak

Desertoreak <p>Gerrara ez joateagatik, Frantziara egiten zuten ihes askok, desertore. Senide gehiago ere joan ziren gerrara. Etxe bakoitzetik bi izaten ziren gehienez; hirugarrena libre izaten zen. Gerra bukatu ondoren, soldadutza, eta, ondoren, zaharrenez aurrera, etxera. "Hamaki&ntilde;a saltsa bai urtia haitan!"</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerrara ez joateagatik, Frantziara egiten zuten ihes askok, desertore. Senide gehiago ere joan ziren gerrara. Etxe bakoitzetik bi izaten ziren gehienez; hirugarrena libre izaten zen. Gerra bukatu ondoren, soldadutza, eta, ondoren, zaharrenez aurrera, etxera. "Hamakiña saltsa bai urtia haitan!"

Transkripzioa

- 'Ta zui burutik 'e pasako zizun alde ittia igual?

- Beno, bai. Biño, hemen alde inta 're beste tokira... Frantsesa ordun asko joten zin hemendik, e! Desestore. Desertatu itten zin. Batak bestia eamanazi. "Ba, ni ongi no, ongi no... Torriy hai!" 'Ta hala, bat gehiyo 'ta segi! Harrek beste 'at eaman 'ta.

- 'Ta senidetatik beste anaiyak 'e jon ber izan zuten frentea?

- Hala tokatzen bazen. Bai, bi, bi, bitatik gehiyo ezin zuten 'zaten. Hirugarrenak libre izaten zun.

- A! Etxe beretik?

- Bai.

- A!

- Hirugarrena libre.

- 'Ta zue anain bat jon zen ordun?

- Zu, zukin batea anai bat jon al zen?

- Bai, biño bat bestia joteako libre igual kintua 'ta. Ai! Amakiña saltsa bai hor! Ordun, urti haitan.

- Salsa erra bai. Salsa 'ta izua erra, e!

- Bai. Erra bai. Soldao joteko e...! Beldurrak airin! Asko desertore joten zin. Desertore. 'Ta hara jon ezkeo ezer itteik ez. Libre.

- 'Ta zuk ze in zenun, gerra bukatzikin batea ya zuk 'e bukatu zenun? 'O lenoztik torri ziñan?

- Ez, ez. Ni gerra bukatu biño soldauskan gerran bukatu, 'ta karo, bukatu zen dembun, soldauska 'ta, zarrenaz aurrea 'ta itxea. Zarrenaz aurrea. Sartu berriyak zinak, geo zartuko zin haik 'e han zoztela.

- Biziyik atetzen bazin!

- Bai, bai, hoixe!

- Biziyik atetzen bazin!

- Hoixe.

- 'Ta denak biziyik ez zin jongo.

- 'Ta geo itxea torri 'ta...

- Berriz 'e lanea. Berriz 'e papelera.

- Gerran ez al zen itxi papelera?

- E?

- Seittu zun lanin? Gerra bittarte seittu zun?

- Bai, bai. Lana in zun papelerak. Lana itten zen.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia