Oiartzun (Gipuzkoa)

Soinu-jotzaileak

Soinu-jotzaileak <p>Joxe anaia soinu-jotzailea zuen. Paper fabrikan libre zenean, Altzibarren aritzen zen jotzen. Auzoko batekin ikasi zuen soinua jotzen. Anaia Auxtin ere aritzen zen soinuarekin, ttirripi-ttarrapa. Berari dantza egitea gustatzen zitzaion. Altzibarren bilera ederra egiten zen. Iru&ntilde;arreneko Fermin soinu-jotzailearen aita ere aritzen zen lehenago. Txikierdin geroago jarri zuten. Soinu txar bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Joxe anaia soinu-jotzailea zuen. Paper fabrikan libre zenean, Altzibarren aritzen zen jotzen. Auzoko batekin ikasi zuen soinua jotzen. Anaia Auxtin ere aritzen zen soinuarekin, ttirripi-ttarrapa. Berari dantza egitea gustatzen zitzaion. Altzibarren bilera ederra egiten zen. Iruñarreneko Fermin soinu-jotzailearen aita ere aritzen zen lehenago. Txikierdin geroago jarri zuten. Soinu txar bat.

Transkripzioa

- 'Ta geo e... Ze san 'zu? Anai bat Joxe soiñujoleiya?

- Bai. Soiñujotzaillia.

- 'Ta hua aitzen al zen Altziberko billeran 'ta?

- Ez. Fijo han ez zen aitzen. Papeleran aitzen zen hura 're. Papeleran. Hua aitzen zen e, soiñu jotzen han, libre zen demboan.

- Papeleran?

- Bai.

- A bai, e?

- Papeleran libre zenin, Altziberren 'e behiñ 'e, batzutan soiñu jotzen zun hura.

- Bai, ze Altziberren Iruiñerreneko Fermiñ 'o... Zeiñ aitzen zen soiñu jotzen?

- Bai, bai, bai.

- 'Ta ordun tarteka anaiya 're bai?

- Bai, bai.

- Joxe.

- Joxe.

- 'Ta ongi joko zun soiñua?

- Hoixen.

- 'Ta non ikasi 'te zun, 'o? 'O...

- Ikasi... Harrek ikasi zun... Mekauen... Erdikoitxe saten yogun, esto... Gaztañetikan betti torri 'ta hor hiru, hiru itxe 'o baizin...

- Bai, bai, bai.

- E!

- Beno, hor, hor ikasi zun guriak soiñu jotzen. Bai. Han ikasi zun.

- 'Ta zeiñek iakutsi ziyon 'o gotzen za?

- E?

- Zeiñek eakutsi ziyon...

- Hango baserriy hartan bizi zian bai, ez dakit nola zun izena. Biño harrek eakutsi ziyon. Harrekin ikasi zun soiñua jotzen.

- 'Ta eosi 're in berko zun ba soiñua?

- Bai, eosi... Eosi 'o ez dakit akaso igual mango ziyoten soiñua eosteko 'ro... Ez dakit. Hola ba.

- Ordun zea erra... Giro politta... Itxian jotzen al zun?

- Zeiñek?

- Anaiyak jotzen al zun soiñua itxian?

- Bai. Aitzen zen. Bai, bai. Be saiyuak itten zittun itxian. Bazen beste bat 'e hola. Gotu 'ta ba, behiñ 'o behiñ hartu 'ta tirriti tarrata (...) aitzen zene. Austiñ. Bai. Biño ez, hora kampun... Ez zen aitzen. Itxian zeozer.

- Itxian hua.

- 'Ta zui ez al zizun behiñ 'e gooik iñ?

- Be!

- Ez, e?

- Ez, ez zin iñ.

- Zuk ze itten zenun, dantza?

- E?

- Dantza?

- Dantza? Dantzan 'e gustatzen zin. Dantzan 'e pixkat ibiltzen nitzan. Altziberren 'ta billera erra itten zen ordun. Urti haitan. Karo, bestetan ez zen 'ta! Hara, neska 'ta mutill, hara! Balkoiyin jarriko zen, hala benga, tirripi tapa. Lenoztik 'e berriz harren atta aitzen zen. Bai, soiñu txar bat, soiñu koxkor bat (...) Geo horrek ikasi zunin, "bueno...! Hietzako oaiñ!"

- 'Ta kampotik 'ta denetik tortzen 'men zen jendia Altziberra!

- Altziberra? Bai, bai. Hala zen. Errenteitik 'e jendia pranko tortzen zen. 'Ta kalin, kalin 'e asko, bertako jende asko Altziberren. Asko.

- 'Ta Txikierdin 'e geo jarri zuten. Txikierdin 'e. Oaiñ han 'e ez da billerik ingo, Txikierdin?

- Ez, uaiñ ez.

- Aspaldiyan ez.

- Azkena hua... Hua geldittu zen, biño... Ez, nik ez nun izautu.

- Ez?

- Geo gu ya Hernanira 'ta joten giñan.

- Ya.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia