Oiartzun (Gipuzkoa)

Inguruko bilerak

Inguruko bilerak <p>Loiolara askotan joaten ziren, topoan. Han ere bilera izaten zen. Soldaduak ere joaten ziren. Irunen ere egiten zen bilera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Loiolara askotan joaten ziren, topoan. Han ere bilera izaten zen. Soldaduak ere joaten ziren. Irunen ere egiten zen bilera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hor zeara joten zen asko, Loiyola! Zeaku horta. Kauen! Soldauxkan kuartela dena nola da? Han. Nola du izena barriyu harrek?

- Loiyola, ez?

- Bai. Loiyola, Loiyola.

- Han zer... Hara joten zen jendia igandetan?

- Bai, hola... Behiñ, batzutan 'ta... Jaiyero ez, biño hola behiñ 'o behiñ. (Fronteran) hartu topo 'ta hara jetxi 'ta bueltako ... handik, kombinaziyo ona zen hura.

- Hoi zuek 'e bai? Zuen erarin? Zuen garaiyan?

- Bai, bai. Bai, bai. Jendia Oiartzunen sartu 'ta Loiyolan jetxi.

- Erki.

- Erki. 'Ta geo tortzeko, han iyo 'ta hemen jetxi. Tira. Biño han billera 're erki itten zen, e! Geo Loiyola... Soldauxka, soldao han kuartela zen, 'ta hortik jende berriya joten zen.

- Soldauk jongo zin.

- Bai, soldaduk 'e joten zin.

- 'Ta soldao izan arren, paisano jantzitzen zinak, joten zinak 'e bazin, biño behiñ 'o behiñ harrapatzen bazuten... Je...! Erne! Erne! 'Ta hola.

- A! Ba Loiyolakua ez nun aittua. Loiyola joten ziñaztenik ez nun aittua.

- Ez, e?

- Ez.

- Han, hara billera 're jende asko joten zen. Asko, asko.

- Ordun jongo ziñazten Arraura oiñez, eta topua hartu.

- Han topua hartu. 'Ta han topun jetxi.

- Erki!

- Bai.

- Uain 'e bada.

- 'Ta Iru... Irunea 're bai. Irunen 'e itten zen, zea, billera. Biño Irunen, kalin (beste ez e! handik pixkat apartexio. Han, hara 're jende asko joten zen.

- Extebenin 'ta hoitan?

- Bai.

- Han 'e, hara 're jende asko joten zen.

- Sana ziten bai, Extebenin itten zela, 'ta beste nombatte san ziten, biño ez naz gotzen non.

- Ya. Hara 're jende asko joten zen. Bai. Hoi 'ta Loiyola, biyek direziyo banatan. Bai. 'Ta Altziberren, 'ta Txikierdin 'ta gaiñekun...

- Pikoketakuk 'ta gotzen za zu? Pikoketan 'e itten 'men zen, 'o...

- Pikoketan 'e bai? Puldamentu haundiyik...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia