Ondarroa (Bizkaia)

Mutrikura futbolera joan eta atxilotu zituztenekoa

Mutrikura futbolera joan eta atxilotu zituztenekoa <p>Gaztetan Mutrikura joaten ziren futbola zegoenean, oinez. Ondarroan kantu bat kantatzen zuten, bertako futbol zelaiarekin lotutakoa, eta Mutrikun beste bat. Behin udaltzainak atxilotu egin zituen eta zigortuta udaletxean egon ziren ordu batzuetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan Mutrikura joaten ziren futbola zegoenean, oinez. Ondarroan kantu bat kantatzen zuten, bertako futbol zelaiarekin lotutakoa, eta Mutrikun beste bat. Behin udaltzainak atxilotu egin zituen eta zigortuta udaletxean egon ziren ordu batzuetan.

Transkripzioa

- Hori izango zan eukiko zenduen dibertsiño bakarrenetarikoa, ezta?
- Bai, bai horixe. Edo, gero, futbola Mutrikun eguanin, Mutrikure futbolea igual. Oiñez jun ta etorri eitten gendun. Kanta Mutrikun kantak, kantaten gendun. Mutrikure junde baten endredu eiñ ta aguazilak erun gaittuen barrure be, sei lagun edo. Kantaten gendun: “En el campo de Zaldupe –Ondarruku Zaldupe– echan agua y salen rosas y por eso le llamamos el campo de las hermosas”. Hori kantaten gendun Ondarruko kanpofubolin. Baiñe gero, Mutrikure jundakun, Mutrikuko kanpofutbola “Campo San Miguel” ta hantxe: “En el campo San Miguel echan agua y salen ranas, y por eso le llamamos el campo de las marranas”. Aiba! etorri, endredun hasi, auskan, mutilak zubittik harri tiroka... Aguazilla etorri ta hantxe euki gaittuen ez dakit /eztai/ zenbat ordun udaletxin ezkiña baten, zigortute euki gaittuen. Ta haxe geure dibertsiñoi.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia