Ondarroa (Bizkaia)

Sutarako ikatz-hondarrak eta Dongreneko ezpalak

Sutarako ikatz-hondarrak eta Dongreneko ezpalak Ikatz-kamioiak zetozenean atzetik joaten ziren, erortzen ziren ikatz hondarrak batzera, etxerako. Dongreneko zerrategia. Hara joaten ziren sutarako egur bila. Euren bizimodua gaur egungo gazteentzat pelikula baten antzekoa dela dio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ikatz-kamioiak zetozenean atzetik joaten ziren, erortzen ziren ikatz hondarrak batzera, etxerako. Dongreneko zerrategia. Hara joaten ziren sutarako egur bila. Euren bizimodua gaur egungo gazteentzat pelikula baten antzekoa dela dio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero ikatzan barku etorten zanin be, ikatza kanbioneta botaten-ta asko soltaten eban ta paletiaz ta balde bateaz haxe ikatza batzea, behian eguana, etxin hori eitteko. Eta gero Dongrenin... Altza zeu tente ni altza baik. Beatu, altza bixkat goratxua. Han bada ba Artan, itxosun horizontin etxe bat bakarra bedar tartin?
- Bai.
- Gorengo-gorengo, e! Go-goixan ez, uretan hegaleta beatu.
- Bai, bai, bai.
- Bentanak goxe dana zarratute eta behian bentana bi ikusten gakozena. Hori de kamiñu Lekatxoa juteko errebuelti. Hori zan zerreixa bat, Dongreneku, ta horra juten zan herri guzti egurreta. Egurrak, eitten eben tronguk ebai ta jenti juten zan aizkorakin ta tronguai gaiñeko ozpalak kendu ta ozpalak batzen zenduzenak, ba, etxea ekarteko. Ta gerokun bertan eitten eben eskiñak-eta ebai. Zerreixi zan hori danoi, ta haraxe juten giñan, etxin sue eitten zanetik, ba, sutako egurreta. Ta mutillakin sagar lapurreta mendire ta horretxeik trabesurak. On ikusten dozu, ba, zine "blanco y negro”n ikusten dozu ba? ba holakoxe tipokuk gauzak. On gaztiai esan ta pentsaten dabe ontxe ikusittako dokumental bat kontaten gazela. Holakoxe kontuk.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia