Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Lehengo umeak, espabilatuagoak

Lehengo umeak, espabilatuagoak <p>Encarnaren aitona 1937n hil zen (aita 27an); Maritxu eta anaia joan ziren Amasatik Adunara abixua ematera, zazpi urterekin. Oraingo bizimoduarekin konparatzen dute. Lehengo umeak beharrak espabilatzen zituen. Encarnak anekdota kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-008-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Encarnaren aitona 1937n hil zen (aita 27an); Maritxu eta anaia joan ziren Amasatik Adunara abixua ematera, zazpi urterekin. Oraingo bizimoduarekin konparatzen dute. Lehengo umeak beharrak espabilatzen zituen. Encarnak anekdota kontatzen du.

Transkripzioa

- Maritxu: Aittona ezautu nun baiñon koxkorra nintzan. Eske goguan daukat San Jose eun batian hil zala, bai ikusten aitu giñen eun batian...
-E: Bai. Mayo treinta y siete.
- M: Treinta y siete zien
-Encarna: Attona.
- M: Attona:
- E: Aitta hil zan el año veintisiete. Atta, bai.
- M: horreatikan guk ez genun ezautu aitta. Baiña aittona bai.
- E: Umiak, oso umiak giñala hil zan. Bai.
- M: Ta nik aittona nola San Jose eun batian, eta nola horreatikan..-.len’e...kontu hau esan izandu deu, gaur eskola juateko umik ezin da utzi bakarrik, eta nik ordun, el año treinta y siete zazpi urte neuzkan, ni treintakua naiz. Zazpi urte nauzkan ta ni...ta nere anaiak hiru urte exkax ditu gehio nik baiño...-Ta biyok jun giñan Amasatik Aduna abixua ematea aittona hil zala, zeatik gu pariente gea, eta aittona hil zala, nere...honen ta nere aittona. Nere aittona ta amonai abixua ematea, joan giñen. Bi koxkor, oste... hamar urte...zer...joxek...eta nik zazpi urte.
- E: Bai, bai, bai.
- X: Ta bakarrik jun ziñeten.
-E: Bai.
-M: Bai, bakarrik jun giñan. Ez zan klaro, bidetan ez zan klaro baiño eske baiño hua asko xamar da. Eta hoi ez xinisteko modukua, gaurkoo ikuspegitik ez xinistekua, ta nik hoi, hoi, daukat...klaru daukat nola juan giñan, nik orduako...ta ni baiño klaro hiru urte zittun honek ya, harek.
- E: Bueno baiño ordun biharra zan ezta?
- M: Bai. Jun in zan.
- E: Eta fundamentu’re bai.
- M: Hoi pixka bat alderantziz e, hoi pixka bat gehiegi ez, umiak...
-M: Horreatik, hoi ba.
-X: Dituzte hamabost urte ta ematen du dituztela ez dakit, hiru ez?
- E: Bai.
- M: Bai.
- X: Ta ama ta beti beti, bueno ta...
- E: Bai. Nik esango nizuke kaso bat, egiya da eta askok dakite nik esan diyetelako ya baiño nere alaba, hil zana, hiru urte eta erdi, [...] ez zittun. Eta neri zain bat lehertu, - iñulabarren, iñulabarra zan- eta bakar bakar bakar bakarrik [...] plaza jun zan, hiru urte t’erdikin eh! Ta hoi egiya da, ta bea hor etorri zan eskutikan “meikuba , benga, guazen, korri azkar, ne ama oso gaizki do ta”. Ta hola etorri zan ta, “ala meikuba, ne ama ta sendatu ezazu”. Holako fundamentuakin, hiru urte t’erdi! Nik uste ez dakit, biharrak argittu, biharrak argittu.
- M: Bai, bai, bai, bai. Eske umia iruitzen da “ es que no se entera”, “no se entera?” Hoik enteatzen dia gehiei! Gehiegi esan nahi det guk uste baiño asko! Eta bihartutzen dana , berriz, gehio. Ohitturak eta...
-E: Ohitturak, bai, bai.
- M: Bai.
- E: Baiño hiru urte t’erdikin holaxe iñolagabian hemendikan [...]
- M: Bai, hemendikan ez zeon hemen ezer’e!
- E: [...] plazan hor, hiruarren bizitzan bizi zan meikuba, ta danak hemen ume billa...
- M: Bai.
- E: Danak ume billa. Joten zian batzuk azkarro, bestik hor behera, danak jun zian ta geo plaza’re jun zian ta be behekuba...
- X: Bea bere kabuz jun zan?
- Bea, bea. Iñorri esan gabe, iñorri esan...hoi in ber due, hiru urte t’erdi. Lau urtekin hil zan, lau urtekin hil zan.
-X: A bai?
- E: Bai. Baiño hoi in in ber due eh.
- M: Hua oaingua zan?
- E: Umian.
-M: Urte zahar bezpera edo zer holakua ta noiz hil zan? Ze garaittan?
- E: Diezisiete de enero.
- M: De Enero, osea ke
- E: Hoi izandu zan...
-M: Bai hori lenago, bai.
-E: Hil zan Javier jaiotzeko zeola. Jaio zitzaiten.
- M: Bai, bai, bai.
-E: Eta harek ikusi zun odola, odola pilla zan. Eta...bakarrik geunden etxian, ta hua jun zan...berez nik eniyon...eniyon nahi ezer esan.
-M: Geo beste aldetik ume billa.
- E: Bai, geo ume billa hemen, umia falta ta umia falta, ta illuna, ta umia ta...meikukin etxea umia.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia