Oiartzun (Gipuzkoa)

Bilerak non-nahi: "ai, gue denbuk!"

Bilerak non-nahi: "ai, gue denbuk!" <p>Gurutzen ere bilera izaten zela dauka gogoan. Katea aiekatik etortzen zen jendea. Azainen ere izaten zen soinua. Bileretara oinez joaten ziren. Neskei laguntzeko aprobetxatzen zuten. Ttapa-ttapa segi! Berak Juansendokoa zuen emaztea. Ai ai, gue denbuk!</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurutzen ere bilera izaten zela dauka gogoan. Katea aiekatik etortzen zen jendea. Azainen ere izaten zen soinua. Bileretara oinez joaten ziren. Neskei laguntzeko aprobetxatzen zuten. Ttapa-ttapa segi! Berak Juansendokoa zuen emaztea. Ai ai, gue denbuk!

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 'Ta Txikierdin 'e bai 'ta. Geo Gurutzen... Duda itte 'ut, ez dakit itten zen, igual han 'e ingo zen. Kate aldetik jendia tortzen baizen. Han bertan itten zen billera. Katian.

- Bai, hanguk izandu dute joera honea 'ta guk 'e bai hara.

- Bai, bai. Irundarrakin bai.

- Hoi topo... Trambia horrekin bi ayeketa 're kombinaziyua do. Donostira 'ta bestetik Hendaira.

- Bai, topukin erki.

- Bai.

- Kontu pilla erra, Juakin!

- Bai, ordun soiñua, bu! Nun-nahi soiñua! Han 'o hemen, 'o hor, 'o... Puf! Azaiñen 'e itten zen! Azaiñen 'e! Soiñua.

- Gotzen za?

- Bai. Zu ez al za gotzen?

- Aittua itten zela, biño bueno.

- Bai, bai. Azaiñen 'e itten zen. Azaiñe.

-'Ta zeiñek jo 'ro itten 'te zun? Bertako norbattek? 'O...

- Bai, bertakua bai. Bertakua. Geo galdu zen... Asko, asko galdu 'iya holako billerak eta. Asko. Biño gu gaztiak giñan demboan, urti haitan, Azaiñen 'e bertako semia aitzen zen.

- 'Ta dena oiñez, Juakin!

- Bai, bai. Azaiñea jon in ber da, e!

- Bai.

- Han ez da, zea kotxin serbiziyoik! Han ttapa ttapa ttapa ttapa segi. Bai.

- 'Ta geo torri berriz?

- Bai. Jon, jotia bakarra ez!

- Bueno, geo aitzaki politta, neskai launtzeko etxea 'ta!

- Bai, hoixe. Pasaizo politta, paseo politta.

- Batzuk ez zuten nahiko, biño beste batzuk bai!

- Hoixe. Hoixe.

- Zuk Juansene... Juanseneiño jon berko zenun ba?

- Juansendo.

- Juasendora jon berko zenun andriai launtzea?

- Bai. Ugaldetxoa.

- Ugaldetxoa.

- Ugaldetxoa. Beno, Ualdetxo, Ualdetxo bertan ez, biño bai, aldian. Ualdetxotik aldian.

- 'Ta ze joten ziñazten, Altzibertikan, Altziberko billeratikan joten ziñazten?

- Bai.

- 'Ta berriz buelta Uartea?

- Uartea.

- Zuk bertan zenun, biño, harrei laundu in ber!

- Harrei launtzeko jon in ber. Haik bi ahizpa haik tortzen zin, hirugarrena bazen, bazuten... Hiru 'ro behintzat. Ai, ai, ai...! Gue dembo haik!

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia