Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Larunbata, laneguna

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zapatuetan ere eskolara joan behar. Laneguna ere izaten zen. Jaiegunak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero Mondrauen esne-errepartuen ibiltten zitzen edo…?
- Bai, bai, bai, bai. Domeketan. Zapatuetan be orduen eskolara fan biher izeten zan.
- Zapatuetan be bai? Zapatuetan eskolara faten zan iguel-iguel. Lanera be bai fabrikara be, zapatuen lana eitten euen berdin-berdin!
- Zapatu goixetan?
- Atsaldien be bai! [Ai, ene…]
- Bai, e?
- Bai. Onbre! Atsaldien seirek arte.
- Eskolan be bai seirek arte ala lanien?
- Eskolan laurek arte.
- Laurek arte, e?
- Eskolan laurek arte, baiñe lanien seirek arte.
- Bai, bai, fin ibiltten zitzien zuek orduan…
- Biheko! Fin… gogo barik igual askotan, baiña […] ibili in biher, ainddu eitten euen ta!
- Jai egune domekia bakarrik, orduan?
- Domekie bakarrik, besterik ez euen. Ta astien beste jairen bat, ba, Domu Santu ta Corpus Christi ta San Pedro ta, ba, holako batzuk. Oin […], oin [jairik be ez]. […] Bestela aste dana lana! Onbre! Orduen puenterik be ez zan egoten.
- Bapez
- […]

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia