Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Eskola kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola kontuak. Haur hezkuntzan neska-mutilak batera. Irakasleak. Zigorrak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolara nora juaten zitzien umetan? Urrin?
- Kalera.
- Kalera…
- Gu kalera hemendik.
- Kalera hemendik…
- Bai, bai.
- Ta asko zitzien orduen klasien asko, jente asko? Ala mutikuek eta neskatillak aparte edo zelan ibiltten zitzien?
- Parbuluetan batera, […] parbuluetan, […] parbuluak. Gero ez, gero aparte. Zerbait in, pekatun bat in ez deixen edo nik ez dakit zeatik. […ra] fan ta gero, gero aparte! Baiña parbuluetan batera.
- Zuek maistrue ta harek maistra edo zelan eukitten zauien?
- [Haik bestera] ta guk maistrak.
- Abadiek? Abade ta moja edo zela izeten zien? Edo ez? Zuen maistruek abadiek zien edo…?
- [Bardiñe zan], bai. Don Mateo, don Mateo, abadetzatik botatakue zan. Mezie euken bakar-bakarrik, konfesiñoik be ez euken libre. Kanpotik […] etorri zan. Don Benito beste maistro bat euen ta haren koñetua zan hori. Bai. Haura koñetua zan ta hori etorri zan berandu etorri zan hori. Baiña horrek konfesiñuek-eta Atxabaltan ez euen itten. Mezie emoten euen justu-justu-justu, […]. Makilliaz emon be edarrak eitten zittun, [baiña].
- Bai, e?
- Makilliaz emon. Urritx makilla [harekin] edarrak bizkarrekuek edarra emoten zittun.
- Urritxakin, e?
- E?
- Urritx-makilliakin, bai. Bizkarreko edarrak emoten zittun. Don Mateo. Abadie zan, baiñe lehen esan dotena, konfesiñuek-eta, itxurie nunbaitten zeoze euken edo, [orduko …]. Pentseizu, oin ez daue kentzen. Oin makiña bat abadek kentzie mereziko daue, baiñe ez dotse kentzen ez dauelako. Oin, orduen asko [gehixa´]. Ta orduen kanpotik […] ez dakit, nungue zan ez dakit.
- Ta kastigau eta be eitten zauen orduan?
- E?
- Kastigau…
- Kastigau? Kastigau… makilkadak emun edarrak! Kastigau… makilkadak emun edarrak deskuidau ezkero. Ordukuek kastigau…
- Nahikue kastigo hori, bai.
- Bai.
- Bai, bai.
- Makilliaz bizkarreko edarrak emun. Emun, e! Ez da guzurre, e? Egixa da. Atxabaltan jendie […], bai? […] esango dotsue.
- Bai, bai, bai.
- Eta ikesi, asko ikesten zauien?
- Nik ez neuen asko ikesi. Nik ez dakit, batzuk ikesiko euen, beste batzuk ez…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia